Lan eta ondasunen banaketea aldarrikatuko dau ESK sindikatuak maiatzaren lehenengoan

Erabiltzailearen aurpegia

Langileen eguna ospatuko da bihar eta ESK sindikatuaren aldarrikapen nagusia Igor Merak azaldu deusku Lau Haizetara irratsaioan. Lan eta ondasunen banaketea zelan egin be zehaztu deusku.

Irakurketa errazeko lehenengo lau euskerazko liburuak aurkeztu ditue

Erabiltzailearen aurpegia

Gaumin argitaletxeak eta BBK-Alhondiga mediatekeak bat egin dabe Euskadi-Irakurketa Erraza alkarteagaz ekimen barria martxan ipinteko. Testuak ulertzeko zailtasunak daukiezenei, euskeraz ikasten dabilzanei eta alfabetau bakoei literatureagaz disfrutetako aukerea emon nahi deutsie lau liburuko bildumeagaz.

Euskal Herrian gauza barria da irakurketa errazaren kontzeptua, baina Europako beste leku batzuetan bultzada handia dauka. Suedian ezarri ziran irakurketa errazerako lehenengo jarraibideak eta, harrezkero, hizkuntza askotarako erabili izan dira. Euskadi-Irakurketa Erraza taldea 2012an hasi zan martxan eta, orain, beste pausu bat emon nahi izan ...

Myanmarreko akabuko gerrea (eta 2)

Erabiltzailearen aurpegia

Kachinen Independentziarako Armadako (KIA) gerrilleruekaz egon ostean, myanmartar armadearen kontran burrukan segiduten daben bakarrak, aurkako jarrerea ezagutzeko Karen izenekoengana jo behar da. Horretarako Txinara bueltau behar da, Bangkokera hegaz egin, eta zortzi ordu emon autobusez mugan dagoan MaeSot urira ailegetako. Han, Karengo Batasun Nazionalak bisitea antolatzen dau Karengo Askatasun Nazionaleko Armadea (KNLA) ezagutzeko. Baina ez da erraza heltzea.

MaeSotse herritik urteten dan kamino gero eta estuagoa bihurtzen da, eta bihurruneak be gero eta handiagoak dira. Eskoitara, iparraldeko oihan ostrotsua dago ...

Lean eskolea inaugurau dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Markina-Xemeinen, Euskal Herriko lehenengo Lean eskolea inaugurau dabe. Lea Artibai Ikastetxetik sortu da. Eneritz Azkue Etengabeko Trebakuntzako arduradunak azaldu deusku zer dan Lean (Lin) filosofia. Lehenengo trebakuntza zikloa astelehenean hasiko da. Euskadi osoko 15 ikaslek hartuko dabe parte. Eskolea bera, Esperantza fabrikea zanaren eraikinean dago. Guztira, 400 metro dira. Inaugurazino ekitaldian, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordea egon da Jaurlaritzaren izenean. Kalidadeko enplegu iraunkorraren aldeko apostua egiten dabilzala nabarmendu dau. Horretarako, Lanbide heziketan aldaketak behar-beharrezkoak ei dira, eta Lean filosofia oso ...

Nontzefilmak 14 lehiaketeak 73 film labur jaso ditu, horreetako 21 Euskal Herrikoak

Erabiltzailearen aurpegia

Nontzeberri kultur webguneak antolatutako Nontzefilmak film laburren lehiaketan parte hartzeko epea joan dan apirilaren 9an amaitu zan, eta danetara, 73 film jaso ditue: 47 zinemako atalean eta 26 animazinokoan. Egileei jagokenez, 21 Euskal Herrikoak dira, 32 Espainiako Estadukoak eta 11 atzerrikoak, azken horreetako asko Latinoamerikakoak, baina baita AEBetakoak eta Errusiakoak be.

Antolatzaileek adierazo dabenez, filmok FANT Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdiaren egitarauaren barruan proiektatuko dira, datorren maiatzaren 10ean, Bilboko Alondigako Golem zinema aretoetan, gaueko 22:00etan egingo dan proiekzinoan (sarrerea dobakoa ...

Literaturia jaialdia Zarautzen egingo dabe aurten, maiatzaren 28tik bagilaren 1era

Erabiltzailearen aurpegia

Larrabetzun bost urte egin ostean Literaturia Zarautzen antolatuko dabe aurten. Aldatzeko errazoi nagusia estrategikoa dala adierazo dabe antolatzaileek aurkezpenean, Literaturia gehiago hazi eta zabaltzea. Aurkezpenak, barriketaldiak, antzerki emonaldiak eta beste hainbat ekitaldi egingo ditue maiatzaren 28tik bagilaren 1era bitartean.

Euskerazko literatureak Larrabetzu baino plaza egogiagoa behar dauela adierazo dabe prentsaurrekoan, txiki geratu jakie. Zarautzek baldintza guztiak beteten ditu, antolatzaileen arabera; Paperezko Lagunak taldea, Garoa liburu-dendea, gaztetxea, udalaren babesa eta beste hainbat faktore.

Maiatzaren 28an abiatuko da Literaturia, kanpotik Euskal Herrira ...

Astegoienean jokatuko dira Bizkaiko eskualdeetako lehenengo finalak

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo fasea martxan dago. Maiatza hasteagaz batera, eskualdeetako lehenengo finalak jokatuko dira astegoien honetan. Hego Uribe izango da finala jokatzen lehenengoa, zapatuan, hilak 3, jokatuko da, Bilboko Hika Ateneoa antzokian, 17:30ean. Finala jokatuko daben bertsolariak, hurrengoak: Arkaitz Zipitria Mendizabal, Axier Goñi Arsuaga, Joseba Barandiaran Andueza, Oihana Bartra Arenas, Peio Ormazabal Villanueva, Txaber Ormazabal Villanueva, Peio Ormazabal eta Arkaitz Zipitria lehenengo kanporaketatik sailkatu ziran finalera; Joseba Barandiaran, Txaber Ormazabal eta Axier Goñi, bigarren kanporaketatik. Oihana Bartra ...

Maiatzaren 3an hasiko da 30. Udabarriko Bertso Saioak jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia

Santutxu Bertso Eskolak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta, Udabarriko Bertso Saioen aurtengo edizinoan hiru emonaldi egingo dira Karmelo plazan, eta auzoko kaleak zeharkatuko dituan bertso kalejira bat. Zapatuan, maiatzak 3, abiatuko da egitaraua, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi bertsolarien eskutik.

15 bertsolarik hartuko dabe parte, eta horreen artean Euskal Herriko azken hiru txapeldunak, Andoni Egañak, Maialen Lujanbiok eta Amets Arzallusek, eta birritan Bizkaiko txapelduna izandako Arkaitz Estiballesek.

Aurten 30 urte beteko ditu ...

7021 /

DARABILBO 2.0

Erabiltzailearen aurpegia
Euskara freskue auzokue !   Atzo, hilak 28, DARABILBO programaren 2.edizioa aurzketu zen Bilboko Alondegian. Aurtengo berezitasunei eta berrikuntzei buruzko informazio zehatzagoa lortzeko, eta antolatu diren ekimenetan izena emateko, jo ezazu helbide honetara: darabilbo.blogspot.com   Hona Maiatzaren programa zehatza:    

EHBilduk bere poza adierazi du Udalak erakunde finantziarioekin izandako bileragatik eta hutsik dituzten etxebizitzak Udal Etxebizitza proiektuaren eskueta uztea eskatzen die

Gaur goizean, EHBILDUk bere poza adierazi du Bilboko Udalak 6 erakunde finantziarioekin (Kutxabank, BBVA, Caja Laboral, Banco Santander, La Caixa y Sabadell Guipuzcoano) izandako bileragatik, non Udalak azken hauek hutsik dituzten etxebizitzak Udal Etxebizitza proiektuaren kudeaketapean uzteko eskatuko dizkie etxebizitza sozialera bideratuak izan daitezen. David Lopategi zinegotziak, gaur goizean 3 desjabetze berriak salatzeko Banco Popular-reko [...]
6996 /

Osasuna bertsozale! Egongo dira bai urtean barna 3

Osasuna bertsozale! Egongo dira bai urtean barna 364 egun, gutxienez, egokiagoak direnak! baina bertsoaren patua krudel bilakatzen zaigu maiz...Dena den jakizu bertsoaren bizipozak Hika Ateneora garamatzala datorren larunbatean,hilak 3, arratsaldeko 17,30etan. Hego-Uribeko (?) finala jokatuko da aipatu arratsaldean eta sei lagun lehiatuko zaizkigu. Potojorrankideok badugu pozteko motiborik, gure kide Axier eta Ioseba bertan izango baitira. Puntu eta sailkapen guztien gainetik, gomita luzatu nahi dizuegu magiaz beteriko atsalde atsegina igaro dezazuen gurekin batera. Partaide guztiei eupada handi bat! Biba zuek eta gutarrak!

AISZIRIMOLA: Zaharra naiz, eta?!

Azalerako ipuinak, gurasoen whatsapp taldeak euskaraz aritzeko, umeek etxeko zereginetan parte hartzeko proposamenak, eta beste hainbeste gai AISZIRIMOLA honetan.