AISZIRIMOLA: Zaharra naiz, eta?!

Azalerako ipuinak, gurasoen whatsapp taldeak euskaraz aritzeko, umeek etxeko zereginetan parte hartzeko proposamenak, eta beste hainbeste gai AISZIRIMOLA honetan.

Maiatzaren 1etik 4ra bulegoa itxita egongo da

Kaixo lagunok!

Maiatzaren 1etik 4ra BULEGOA ITXITA egongo dela jakinarazi nahi dizugu ohar honen bidez.

Gurekin harremanetan jarri nahi izatekotan, kontuan izan!

Txantxikuak elikadura subiranotasunaz aritu ginen

Erabiltzailearen aurpegia

Aurreko Apirilaren 6an, txantxikukide nagusitxoenak Mullerren elkartu ginen arratsalde pasa. Lehenengo orduetan, elikadura subiranotasunaren inguruan jardun genuen eta bideo eta azalpenek guretzat berria zen kontzeptua ulertzen lagundu ziguten. Bigarren zatia, berriz, sukaldaritzari eskaini genion. Horretarako, Jon Ander etorri zitzaigun pizza … Continue reading

The post Txantxikuak elikadura subiranotasunaz aritu ginen appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Pazko asteko barnetegiko kronika

Hainbat izan dira Aste Santuan zein Pazko astean, Bakaikun nahiz Bilbon, Gabriel Aresti euskaltegiko barnetegietara animatu diren ikasleak. Kontatu digutenez, azterketak prestatu eta asko ikasteaz gain, ederto pasa dute egun horietan. Hemen duzu haietako batzuek idatzi diguten kronika, eta zeuk ere animatu nahi baduzu, gogoratu aste honetan, maiatzeko zubian ere eskaintzen dugula barnetegia egiteko aukera, Bilbon edo Bakaikun. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo gure bulegora (Done Bikendi, 2. 4.solairua. Segi irakurtzen

Izarra dorreko ikuspegiak

Etxe orratzen ikuspegien sortei bukaera emateko, hona hemen Izarra dorreko ikuspegiak. Hemen, berriz, gainontzeko etxe-dorreetako ikuspegiak: BBVAko dorreko ikuspegiak Arrasate dorreko ikuspegiak Txindoki dorreko ikuspegiak Eguzki dorreko ikuspegiak

Pedro Oleak 1966an filmau eban 'La Ria de Bilbao' dokumentala San Frantzizkoko auzo etxean erakutsiko dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Pedro Olea zinemagile bilbotarrak 1966an filmau eban La Ría de Bilbao dokumentala ikusgai izango da gaur, martitzena, 20:00etan (dobako sarrerea), Bilboko Mariaren Bihotza Plazan kokatutako San Frantziskoko Auzo Etxean, Zinebi Bilboko Nazinoarteko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Jaialdiaren eta Aldauri Fundazinoaren ekimenez. Ekitaldiak aukera parebakoa eskainiko dau, zuzendariaren beraren laguntzaz, TVErentzat filmau eta Itsasadarraren bi aldeetako orain ia 50 urteko bizimodua islatzen dauen film bitxi hau barrikusteko.

Dokumentalak, Bilbotik Abraraino, Itsasadarraren bi aldeetan bizi ziran sasoi haretako jenteen ohiko ...

Jantzea lanbidea dala gogoratuko dabe gaur, Jantzearen Nazinoarteko Egunean

Erabiltzailearen aurpegia

ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, Bilboko Alondigeagaz lankidetzan, egitarau berezia atondu dau gaur, apirilak 29, Jantzearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko. Arrastiko seiretan, Mourad Merzouki jantzari eta koreografo frantsesak egun honetarako idatzitako testua irakurriko dabe Alondigan bertan.

2009an egin eban bat ADDEk Jantzearen Nazinoarteko Egunagaz, sortzaile, konpainia eta eskolen lana gizarteratzeko asmoagaz. Aurton, lehenengoz egingo dabe Alondigan. Jantzea lanbide bat dala gogorarazo gura dau ADDEk gaurko egunean.

Egitaraua seiretan hasiko da, flashmob bat egingo dabe Alondigako sarreran, eta ostean, atarian, Jantzearen ...

Dantzaren Nazioarteko Eguna Bilbon ospatuko du ADDEk

Erabiltzailearen aurpegia

Asteartea Dantzaren Nazioarteko Eguna da eta Bilboko Alondegian hainbat ekitaldi egingo du Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, arratsaldeko 18:00etan hasita.

Mikel Etxaburu ondarroarrak 'Hodeiak zapatetan' olerki liburua aurkeztu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Bigarren poesia lana argitaratu dau Mikel Etxaburuk, Hodeiak zapatetan (Susa). Maitasuna, gabeziak, konpromisoa eta kartzela ditu berbagai lan barrian. Apirilaren 30ean, Eskoriatzan aurkeztuko dau, errezitaldi batean.

Kartzelatik urten eta denpora gitxira idatzi eban ondarroarrak Zu zara orain txoria (Elkar) bere lehenengo poema liburua. Harek kartzelea eukan gai nagusi, eta oraingo Hodeiak zapatetan-en horren ganean idazteko asmorik ez eukan arren, egileak berak esan dauanez, ez dau guztiz lortu. Dana dala, behar bien artean aldea dago: lehenengoa barrutik kanpora idatzita dagoala ...

Kherau taldeak Aukhera aurkeztu deusku

Erabiltzailearen aurpegia

2010ean atara eban lehenengo diskoa Kherau taldeak. Folk musikea abiapuntu zala, euskal kanta tradizionalen moldaketak egin zituen orduko haretan, Kherauren estilo berezian. Aukhera bigarren diskoa da. Oinarria mantendu daben arren, bide barrien bila urten dabe oraingo honetan. Kherau dira Iker Lope de Bergara, Alex Garcia, Aitor Esteban, Gaizka Andollo eta Ibon Ordóñez. Gaizka eta Ibon etorri dira Talaiatik saiora.

Bilboko Ekhum proiektua errespetatzeko eskatu diote Udalari

Erabiltzailearen aurpegia

2013ko urtarrilean, Bilboko Udala Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz murala margotzen hasi zen La Salve zubiaren erretentzio horman, 1997tik zenbait herritarren ekimenez garatu nahaian dabiltzan Ekhum proiektua oztopatuz.

Iruñeko ume eskoletan euskerazko plaza barik geratuko dira 306 ume datorren ikasturtean

Erabiltzailearen aurpegia

Asier S.S., Iraia O.V., Unai T.C., Dafne R.G., Aretx I.O., Noa G.L., Amets M.C., Amaiur T.J., Mireia J.S., Eunate B.Z., Eider S.M., Xabat E.A., Oier L.Z., Suan A.B., Mikel J.G., Hegoi A.J., Hugo C. ... holan 466 arte. Horreek dira, izen abizenakaz, datorren ikasturtean euren auzoan euskeraz matrikulatuak izatea nahiko leukien umeak. Holan adierazo eben ume horreen gurasoek martiko matrikulazino kanpainan: auzoan euskerazko eskaintzea balebe ...

Badator 'Pop pilulak' kultur fanzinearen bigarren zenbakia

Erabiltzailearen aurpegia

Maiatzean argitaratuko da Pop Pilulak euskerazko kultur fanzinearen bigarren zenbakia, lehenengoak izandako harrera ona ikusita.

Oraingoan orrialde gehiago izango ditu aldizkariak, eta kolaboratzaile barriak egongo dira. Zinemea, musikea eta literaturea izango ditu ardatz bigarren zenbakiak. Parte hartu daben kolaboratzaileen arrtean dagoz, besteak beste, Iñigo Bidetxea, Antton Iturbe, Julen Azpitarte, Mikel Lizarralde, Fermin Etxegoien, Juanra Madariaga, Goizalde Landabaso, Yurre Ugarte, Xabier Sagardia, Koldo Almandoz eta Michiko Kamba.

Hemen, agerkariko edukiak, zehatz: Zinemeari jagokon atalean, Vladimirrek itzaletan sinesten zuen, Val Lewton vs ...

“Darabilbo 2.O Euskara Freskue, Auzokue” aurkeztu da gaur Bilboko Alondegian

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Euskaltegi Sareak eta Bilboko Udalak antolatutako egitasmoa da euskararen erabilera sustatzeko.

Lorea Ureta: "Agentzietako etxeko langileei egindako gehiegikerien aurrean Lan Ikuskaritzea mutu"

Erabiltzailearen aurpegia

Agentzietako etxeko beharginei egiten jakezan gehiegikerien aurrean Lan Ikuskaritzea mutu geratzen dala salatu dabe gizarte eragileek. Etxeko beharginak kontratetan dabezan ASISPER eta APUROS MAYSE izeneko agentziak salatu dabezan arren Lan Ikuskaritzak bapebe ez dauela egiten salatu dabe 16 gobernuz kanpoko erakundek eta sindikatuk. Lorea Uretak esan deusku agentzia honeen bitartez etxeko lanak egiteko kontratetan dabezan personen lan baldintzak zeintzuk diran. Gizarte eragileek grabaketak eta lekukoak eskaini arren, Lan Ikuskaritzak ez dauz proba horreek aintzat hartu eta ez dauz agentziak zigortu ...