Laneko osasun eta segurtasun eguna gaur

Erabiltzailearen aurpegia

Urtea hasi danetik hamahiru behargin hil dira lan istripuetan Hego Euskal Herrian. Lan istripuetaz eta lanean jatorria dauken gaixotasunetaz berbetan izan dogu Lau Haizetara irratsasioan ELA sindikatuko Leire Txakartegik.

Euskal, Katalan eta Galiziar Zinema Zikloaren laugarren edizinoa antolatu dabe Birminghamen

Erabiltzailearen aurpegia

Maiatzaren 8, 13 eta 14an, Euskal, Katalan eta Galiziar Zinema Zikloa egingo dabe Birmingham uriko unibersidadeak. Film guztiak jatorrizko bersinoan proiektatuko dira, ingelesezko azpitituluekaz.

Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako errealidadearen eta produkzino kulturalen zabalkundea sustatzea da ekimenaren helburua. Emonaldien ostean, ikusleek pelikulen zuzendariei galderak egiteko aukera izango dabe, Etxepare Euskal Institutuko arfduradunek jakinarazo dabenez.

Etxepare Euskal Institutuak -Birminghamgo Unibersidadeko Euskera eta Euskal Kultura irakurle Gorka Mercerok batez be- Ramon Lull Institutuak, Galiziako Xunteak eta Birminghamgo Unibersidadea antolatu dabe zikloa ...

Kultura trukea egingo dabe gazte zornotzarrek eta asturiarrek

Erabiltzailearen aurpegia

Gazteen arteko kultura-trukea antolatu dabe Amorebieta-Etxanoko eta L.lenako (Asturias) Udalek Ixuxú, Asturies-Euskal Herria izeneko alkartearen bidez. Gazteen sortze-lanaren alde egitea, kulturen eta personen arteko hartu-emonak sustatzea, hizkuntza-aniztasuna azalarazotea, tokiko musikea bultzatzea eta, norberaren lurraldetik kanpora joteko aukerea eskainiz, kultura tradizionala ezagutarazotea dau helburu ekimen honek.

Maiatzaren 3an eta 31n gauzatuko da programea, egun horreetan alkartuko baitira, hurranez hurran, La Pola de L.lenan eta Amorebieta-Etxanon.

Maiatzaren 3an, gazte zornotzarrak Asturiaseko udalerri horretara abiatuko dira, euren lanen erakuskariak eroanda. Goizean ...

Gizarteratze sasoia abiatu dau '.eus' domeinuak

Erabiltzailearen aurpegia

Aurrera doa .eus domeinua, daborduko hasi dabe erabilerea gizarteratzeko fasea. 90 aitzindari izango ditu .eus-ek, eta norbanako, alkarte, erakunde publiko edo enpresak izan daitekez. Proposamenak bialtzeko epea maiatzaren 30ean amaituko da, zapatuan Bilbon emondako prentsaurrekoan adierazo ebenez.

Aitzindarien Programearen helburu nagusia .eus domeinuaren sustapena da, ekimenaren arduradunen esanetan. Fase esklusibo honetan parte hartzeak ekarpen ekonomiko berezia dakar, ekarpen hori finantzarioa edo espezietan egin ahalko da. Honek, bide batez, proiektua ekonomikoki laguntzea be ahalbidetuko dau, azaldu dabe.

Lau moltso zehaztu ditue ...

Maiatzetik abendura artekoa izango da Darabilbo ekimenaren bigarren aldia

Erabiltzailearen aurpegia

Igaz, urritik abendura izan zan, aurten, barriz, udabarrian hasiko dira ekitaldiak. Bilboko Udalak eta uriburuko euskaltegien sareak antolatzen dabe Darabilbo, euskerea praktiketako aukerea Bilboko auzo guztietara zabaltzeko asmoz. Era askotako jarduerak antolatu ditue, Euskara freskue, auzokue lelopean. Maiatzeko ekitaldiak hilaren 6an hasiko dira, Arte Ederren Museora egingo daben bisitaldi gidatuagaz.

Darabilbo 2.0 izena emon deutsie aurtengo egitarauari, igazkoaren arrakastea errepetidu nahi dabelako. Datu onak euki genduzan igaz, 700 persona inguruk parte hartu eben, adierazo dau Aitor Argote Darabilboko arduradunak ...

Kultura eta Bake Jardunaldiak, Gernikan

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur eta bihar egingo ditue kultura eta bake jardunaldiak, Bonbaketearen 77. urteurreneko ekitaldietan. Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkaria eta Jose Mari Gorroño alkatea egon dira ekitaldian. Aurten, memoria landuko dabe. Guztira 100 parte hartzaile inguru, eta 12 ponente. Maria Oiangurenek emon deuskuz jardunaldiei buruzko zehaztasunak Lau Haizetara saioan. Bake eta Bizikidetza idazkaritzan, sortutako eztabaidearen gainean be itaundu deutsagu. Ez dala erraza, baina, lanean segidu behar dala erantzun deusku.
 

'Euskoiberismoa XXI. mendean', Euskerearen Jatorriaren 9. Biltzarra Gernika-Lumon

Erabiltzailearen aurpegia

Euskereak iberiereagaz izan eban loturea ulertzea eta ondo kokatzea ezinbestekoa da euskerearen jatorrian aurreratu nahi izan ezkero. Aspaldiko kontua emoten badau be, euskoiberismoa egunez egun indarra hartzen doa: iberiar eta euskal zenbakien arteko lotura ukaezina, toponimia, genitiboa (-en), ergatiboa (-ka) eta partitiboa (-ik-e-) partekatzea, etab. Horreek guztiek, barriro jarri dabe eztabaidan aspaldiko gai hau.

Aurten, maiatzaren 10ean egingo dan biltzarraren gai nagusia euskoiberismoa danez, gaur egun arlo hori ikertzen dabilzan lau hizlari izango dira Gernikan; batetik Virgilio Correiak, Portugalgo Conimbrigako ...

Gregorio Monrealentzat, 2013ko Euskadi Ikerkuntza Saria

Erabiltzailearen aurpegia

Historialari eta legegizon nafarrak jasoko dau Euskadi Ikerkuntza Saria, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak jakinarazo dauenez.

Euskadi Ikerkuntza Sariak jarduera zientifikoa sustatzea dau helburu nagusi, Euskal Autonomia Erkidegoko eta handik kanpoko ikertzaileek egiten dituen ahaleginak bultzatzen. Jaurlaritzeak urtero deitzen dau Euskadi Ikerkuntza Saria; urte bakoitietan, Gizarte Zientzien eta Humanidadeen arlorako egiten da deialdia, eta urte bikoitietan Zientzia eta Teknologiarako. Irabazleak 40.000 euro jasoten ditu.

Gregorio Monreal Zia(Etaiu,1942) Zuzenbidearen eta Erakundeen Historian ...

6926 /

6. zenbakia badator!

Ikasturteko azken zenbakia inprentan dago. Laster zure esku!
6919 /

UN PASEO PARA LA MEJORA DEL BARRIO

Erabiltzailearen aurpegia
Lo sentimos, esta entrada se encuentra disponible únicamente en CASTELLANO

Arangoiti Euskal Jairako prest

Auzo erdaldunean euskararen erabilera bultzatzeko ekimen herritarrak aurten hamargarren urteurrena du. Erronka gisa, maiatzaren 4an, “Euskaraz bizi nahi dut” abestiarekin “Lip Dub”a grabatuko dute. Maiatzaren 3an hasi eta 11ra bitartean luzatuko dira Arangoitiko Euskal Jaiko ekitaldiak. Egitarau betean bada nabarmentzen den bat, auzotarren artean ilusio handia piztu duena: maiatzaren 4an 10:00etatik aurrera egingo den lip […]

Arangoiti Euskal Jairako prest

Auzo erdaldunean euskararen erabilera bultzatzeko ekimen herritarrak aurten hamargarren urteurrena du. Erronka gisa, maiatzaren 4an, “Euskaraz bizi nahi dut” abestiarekin “Lip Dub”a grabatuko dute. Maiatzaren 3an hasi eta 11ra bitartean luzatuko dira Arangoitiko Euskal Jaiko ekitaldiak. Egitarau betean bada nabarmentzen den bat, auzotarren artean ilusio handia piztu duena: maiatzaren 4an 10:00etatik aurrera egingo den lip […]

Dantza, zinema, Imanol Minerren hitzaldia eta azterketak prestatzen jarraitzeko barnetegiak oporraldiaren osterako

Opor osteko sindromearen kontra, ekarpen kultural interesgarriak ditugu hil honen bukaerarako Gabriel Aresti euskaltegiaren eta Kafe Antzokiaren eskutik. Asteartean, hilak 29, Urbeltzen Dantza Ganbara dantza saio irekian dugu hileroko hitzordua, betiko legez Kafe Antzokian iluntzeko 20:0oetatik aurrera. Eta hurrengo egunean, apirilak 30, asteazkena, alde batetik, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleok Euskarazko Zine txokoan elkartuko gara euskal zinemaz gozatzeko, oraingo honetan “Mugaldekoak” filmarekin, goizez eta arratsaldez; eta bestetik, Zenbat Gararen hileroko hitzaldien Segi irakurtzen