Bagilean programazino berezia Amorebieta-Etxanon

Erabiltzailearen aurpegia

Programazino barria maiatzaren 29an hasiko da.

Lekeitioko 43. Euskal Zine Bilerea online

Erabiltzailearen aurpegia

Lehiaketan izena emoteko epea irailaren 13an amaituko da.

Koldo Bigurik irabazi dau (H)ilbeltza bekea

Erabiltzailearen aurpegia

Massimo Carlottoren Arrivederci amore, ciao euskerara itzuliko dau.

Enkarterriko Museoak bagilaren 2an zabalduko ditu ateak

Erabiltzailearen aurpegia

Edukierea % 50era mugatuta egongo da.

Bilboko Euskal Museoak eta Berreginen Museoak bagilaren 3an edegiko ditue ateak

Erabiltzailearen aurpegia

Museo bietan sartzea doban izango da bagilean.

2020ko Getxo Jazz, bertan behera

Erabiltzailearen aurpegia

Folk Jaialdia, Komiki Azokea eta San Lorentzo Azokea be ez dira egingo.

Emakumeen Osasunaren aldeko Nazinoarteko Eguna da gaur

Erabiltzailearen aurpegia

Amorebieta-Etxanok online egingo diran berbaldi bi atondu ditu.

XXXII. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak Xabier Lete omenduko dau

Erabiltzailearen aurpegia

Zemendian jakingo dogu irabazleak nortzuk diran.

Oporretarako autokarabanen aukereak askoren interesa biztu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Mikel Caravaning enpresako ugazabak aspalditik dauka telefonoa sutan. Askok aukeratu dabe aurtengorako autokarabana edota karabana oporrak antolatzeko. Mikel Alvarezek gehienek opor mota honek emoten dauan askatasuna baloretan dabela aipatu deusku Goizeko Izarretan irratsaioan.

ONCEk Itsuen segurtasuna bermatzeko gida kaleratu dau

Erabiltzailearen aurpegia

ONCEk gida bat plazaratu dau deseskaladan itsuen segurtasuna bermatzeko aholku erabilgarriekin, Iñigo Arbiza komunikazino arduraduna izan da gurean honetaz berbetan. 

Nagore Eskisabel (MSF): "Osasun beharginei eta egoitzetako adinekoei eskainitako arretea hobetu behar da"

Erabiltzailearen aurpegia

Mugarik Bako Medikuak GKEtik dinoe adinekoei eskainitako arretea eta osasun langileei emondako baliabideak hobetu behar dirala. GKEak hamarkadak daroaz Asian edota Afrikan pandemiak edo izurriteak jasan dabezanei laguntzen. Aurton baina euren lanaren zati handi bat Europan, espainiar estaduan edo Euskal Herrian egin behar izan dabe. Covid19 birusari aurre egiteko MSFek zuzeneko laguntzea eskaini deutse gobernuei, osasun langileei edota herritarrei. Nagore Eskisabel Mugarik Bako Medikuak GKEko ordezkaria da eta beragaz berba egin dogu. Madrilen eta Katalunian hainbat kanpaina ospitale eta ohe ...

Xabier Lete omenduko da aurten Rikardo Arregi Kazetaritza sarietan

Erabiltzailearen aurpegia

Abian da Andoaingo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien XXXII. edizinoa. Lanak irailaren 18ra bitartean aurkeztu daitekez. Aurten be sari bi emongo dira, kazetaritza saria eta komunikazino saria. Lau finalista egongo dira atal bakotxean eta zemendiaren 26ko ekitaldian jakingo da nor dan irabazlea. Xabier Lete Gogoan goiburupean egingo da sari emote ekitaldia. Aurten, abenduaren 4an hamar urte beteko dira Xabier Lete hil zala. 

"Gilles de Rais" elaberriagaz fikzinora itzuli da Anjel Lertxundi

Erabiltzailearen aurpegia

Asteon aurkeztu dau Alberdania argitaletxeak Lertxundiren lan barria. Fikzinora itzuli da idazlea eta orain dala 25 urte idatzitako "Piztiaren Izena" narrazino bilduman agertzen zan Gilles de Rais pertsonaia berreskuratu dau nobela barriari izena emoteko. Vincent antzerkilaria da istorio barri honen protagonista. Militar karlista baten enkargua jasotzen dau honek. Diruaren truke arima saldu izana eta botereak artegintza kontrolatu nahi izatea izan daitekez nobela honetan gai nagusi.

Zer jan eta zer ez, hori da gakoa

Erabiltzailearen aurpegia

 Gaur, maiatzaren 27, persona zeliakoen nazinoarteko eguna ospatzen da. Zeliakoek glutena izeneko proteina digeriduteko zailtasunak daukiez. Zereal batzuk, gariak, espeltak, garagarrak, zekaleak edo oloak, proteina hau daukie. Bide bakarra, gluten bako janariak jatea da. Ramon Basaldua lankidearen semea zeliakoa da eta aita-semeak Lau Haizetara irratsaioan izan doguz.   

Izurritea pandemia bilakatu zala 11 aste bete dira

Erabiltzailearen aurpegia

Gotzone Barandika Euskal Herriko Unibertsitateko zientzilaria eta Doktorego Eskolako Zuzendaria COVID-19aren gaur egungo egoera aztertzen izan dogu.