Euskal talentuak protagonismo handia dauka Donostiako 68. Zinemaldian

Erabiltzailearen aurpegia

Culinay Zinemearen barruan, Arzak since 1987 gaur estreinauko dabe, 19:30ean.

 

Euskal talentuaren protagonismo handia Donostiako 68. Zinemaldian

Erabiltzailearen aurpegia

Culinay Zinemearen barruan, Arzak since 1987 gaur, hilak 21, estreinauko dabe, 19:30ean.

 

Odei Jainaga: 'Beharra eta esfortzua baloretan ditut'

Erabiltzailearen aurpegia

Jabalina-jaurtitzailea.

Ibai Amillategik eta Imanol Arrutiak irabazi ditue hirugarren eguneko saioak

Erabiltzailearen aurpegia

Markina-Xemeinen eta Berangon jokatu dira saioak.

Mendiko pelikulen Iruñako Mendi Tour zikloak 900 ikusle batu ditu

Erabiltzailearen aurpegia

Hurrengo hitzordua, irailaren 24an, Durangoko San Agustin Kultur Gunean izango da.

Aitor Servier Etxexurik irabazi dau Hiriburuko saioan

Erabiltzailearen aurpegia

Bigarren kanporaketea datorren zapatuan, hilaren 26an, izango da, Muskildiko Posonpesenean.

Athletic Fundazinoak Udalekin lankide eredua abiatu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Arhletic Fundazinoak lankidetza eredua aztertzeko ekimena martxan ipini dau eta lehenengo Udala Derio izan da . Ekimen honen barri Ibon Oleagagoitia proiektuko arduraduna emon deusku.

Jone Goirizelaia (EH Bildu): "Pertsonak erdigunean jarteko ekonomia eredua aldatu behar da"

Erabiltzailearen aurpegia

EH Bilduko Bilboko zinegotzia dan Jone Goirizelaia "Goizeko Izarretan" saioan alkarrizketatu dogu gaur. Pandemiak eraginda Bilboko hezkuntza zentro batzutan gertatutakoaz galdetuta udaletxeak espazioen kudeaketan zerbait gehiago egin leikela azaldu dau. Gelak eta jantokiak egokitu ahal izateko baliabide ekonomiko gehiago eskatu dauz Goirizelaiak. Era berean Bilbon hainbat lonjak, dendak edo tabernak zarratu dabela ikusita EH Bilduko zinegotziak merkatariei eta autonomei laguntza gehiago emoteko deia egin dau. Bizkaia Dorreaz, uriburuan dagozan gasen isurketez edota 30 kilometro orduko abiaduraz be galdetu deutsagu Jone ...

Bihartik domekara bitartekoa izango da Bilboko 21. Kalealdia

Erabiltzailearen aurpegia

Kaleko antzerki eta arteen nazinoarteko jaialdia da Kalealdia. Bagilean egin behar zan baina koronabirusa dala eta irailera atzeratu dabe. 26 konpainiek hartuko dabe parte eta horreetatik erdia Euskal Herrikoak dira. Sei estreinaldi eskeiniko dira. Casilda Iturrizar parkea loreakaz apaindu dabe aurtengo Kalealdirako. 

Lagunekin bai

Erabiltzailearen aurpegia

Flamingo bi agertu dira lehenengoz Urdaibaiko paduretan

Erabiltzailearen aurpegia

Urdaibai Bird Centerreko kudeatzailea dan Edorta Unamunok azaldu deusku Sukarrietako San Antonio hondartzatik ibili dirala eta eurentzat sekulako sorpresea izan dala. Izan be, orokorrean, flamingoak Mediterraneotik, Andaluziatik edo Ipar Afrikatik baino ez dira ibilten. Flamingoek metro t'erdiko altuerea eukiten dabe eta Urdaibaiko paduretara heldutakoa flamingo bikotea izan dala kontau deusku Edortak.  

Iker Zabala: "Bermeon, irabazleak baino ez dau disfrutauko"

Erabiltzailearen aurpegia

TKE Ligearen azken estropada biak jokatuko ditue Bermeon eta Portugaleten. Santurtziko Soterak ligea irabazteko aukerea dauka lehenengoz. Iker Zabala entrenatzaileak adierazi dau ondo dagozala, sasoiz, baina onartu dau Hondarribia gogor datorrela Kontxa irabazita. Zabalaren esanetan, bihar aurretik egitea oso garrantzitsua izango da. Puntu biko aldea baino ez dago traineru bien artean. Zabalak dino, aldea berez, puntu batekoa dala, eta, Bermeon, irabazleak baino ez dau disfrutauko. 

Ibon Garate: "Necolen ezkerraren bila joko dogu"

Erabiltzailearen aurpegia

Mungiako Pala Txapelketea hasiko da gaur. Ibon Garatek aurrelari jokatuko. Ibargarai izango dau lagun, eta Necol eta Ibai Perez, aurka. Garatek dino Necolen ezkerraren bila joko dabela. Bigarren partiduan, Gaubeka eta Gordon Fusto eta Urrutiaren aurka.

62. Zinebik euskal ikus-entzunezkoen produkzinoa babestu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Zinebi Networking Dokumentalen Sorgunea erabiliko dau horretarako.

Zazpikaleetako 200 denda baino gehiago Ganga Market azokan

Erabiltzailearen aurpegia

 Euskadin antolatzen dan outlet azoka zaharrena da. Urtean birritan egiten da eta oraingoa 32.edizinoa da. Atzotik zabalik da eta Bilboko Zazpikaleetako 200 denda baino gehiagok hartzen dabe parte. Gaur eta bihar dendek uda denboraldiko soberakinak kalera atarako dabez, bataz beste %50eko beherapenakaz: modea, osagaiak, oinetakoak, etxerako gauzak... Gili Gili moda dendako Manoli Bengoetxea-gaz egon gara berbetan.