Iñaki Goiogana: "Deustuko Bidarteko etxaldean hipodromo bat egon zan"

Erabiltzailearen aurpegia

Sarriko eta Deustu artean dagoan Bidarteko jauregia Ramon Ibarra Arregi aberatsaren ekimenez 1894an eregi eben. Altos Hornos de Bilbao, Papelera Española, La Basconia edo Compañía Orconerako zuzendaritza taldeko kidea izan zan baita Madrilen senatari be. Severiano Atxukarrok oligarka honen bizilekua izango zan Bidarteko etxaldea diseinau eban. Eraikina etxe pribadu izatetik ospitale izatera pasau zan, gaur egun Deustuko Udaltegia kokatzen da hantxe. SAFko historialaria dan Iñaki Goioganak eraikin honen sekretuak argitzeagaz batera Deustuko historiari buruz berba egin deusku.   

Hanketako eta besoetako lesinoetarako plastikozko ferula pertsonalizauak diseinau dabez

Erabiltzailearen aurpegia

Hodei Lete eta Gorka Goikoetxea Zulaibar Lanbide Heziketa Ikastegiko irakasle bi izateagaz batera sortzaileak dira. Hanketako edo besoetako lesinoak arintzeko 3D inprimagailuz sortutako plastikozko ferulak diseinau dabez. Ferula pertsonalizauak dira pazienteak daukan lesinoaren arabera sortuko litzatekezanak. Prototipoa eginda daukie eta orain enpresa ideia garatzeari ekingo deutse. Start Up-en nazinoarteko lehiaketa baten finalistak izan dira eta Arratiako Udalen Mankomunidadeko enpresa ideien lehiaketea irabazi dabe. 

Ertzain gehiago eta gazteagoen preminea

Erabiltzailearen aurpegia

Ertzaintzako ESAN sindikatuaren arabera 8.000 bat ertzain behar dira zerbitzu ona emoteko, eta orain egingo diran deialdiekin ez da kopuru horretara aiilegauko. Jubilazinoak beteko dira hurrengo deialdiekin. Ertzaintza gaztetu beharra be nabarmendu deuskue, gaur egun Europako poliziarik zaharrena dalako. 

Jordi Borràs fotokazetaria Bilbon izango da 'Dies que duraran anys' liburua aurkezten

Erabiltzailearen aurpegia

Hurrengo larunbatean, urtarrilaren 12an, Alternatibak Bilboko Hika Ateneora eramango du Jordi Borràs fotokazetariaren Dies que duraran anys (Urteetan iraungo duten egunak, Ara Llibres, 2018) liburuaren aurkezpena.

Artze omentzeko, musikari esperimentalak elkartuko dira Kafe Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia

Iazko urtarrilaren 12an hil zen Joxan Artze, euskal poesiaren XX. mendeko berritzaile nagusienetako bat izan zena. Heriotzaren lehen urteurrenarekin bat eginez, emanaldi berezia prestatu dute Bilboko Kafe Antzokian.

Bizkaiko eleizetan dohaintzak kreditu txartela edota sakelekoa erabilita

Erabiltzailearen aurpegia

Hemendik aurrera Bizkaiko eleiza batzutan dohaintzak esku-diruz egiteagaz batera kreditu txartela edota telefono mobila erabilita egin ahalko dira. Helburu horregaz gailu elektronikoak jarri dabez Begoñako basilikan, Indautxuko Karmengo Amaren parrokian edota San Jose eleizan.  Ipar-Amerikako edo Europako eleiza batzutan oso ohikoa dana Bizkaiko tenpluetara be heldu da. Honetaz azalpen guztiak Bizkaiko Eleizbarrutiko gerentea dan Jose Mari Ziarrustak emon deuskuz. 

Indartsu, urte zaharrean zein barrian

Erabiltzailearen aurpegia

Barakaldok Urbietan irabaziz hasi dau urtea (0-1). Beste partidu gogor bat, eta puntuak Lasesarrera. Aitor Larrazabalen taldea sendo dago sailkapenaren hirugarren lekuan. Laugarrenaren aurka jokatu behar dau domekan, Oviedoren aurka. Larrazabalek onartu dau, Atetik saioan, hil honexetan ikusiko dala Barakaldok non egon leiken. Xabier Otiñano (Gernika) eta Igor Ispizua (Bermeo) izan dira saioko beste konbidadu biak.

Koparako txartela ia bereganatuta

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Koparako txartela ia bereganatuta

Pasa den ostiral gauean Bilbao Basketek Canoe talde madrildarra hartu zuen mendean denboraldiko hamairugarren garaipena lortuz (64-81)

Kalean da "Behinola" aldizkariaren 38. alea

Erabiltzailearen aurpegia

Galtzagorri, haur eta gazte literatur alkartearen aldizkaria da "Behinola". Urtean bitan kaleratzen dabe eta abendutik dago danon eskura azken alea. Joseba Sarrionaindia, Federico Martin Nebras, Maider Diaz edo Maialen Elorza izenak agertzen dira zenbaki barrian. Miriam Luki Albisua aldizkariko koordinatzaileagaz egin dogu berba.

Neguko bertso barnetegia, zezeilaren 15etik 17ra

Erabiltzailearen aurpegia

Izena emoteko epea zabalik dago.

'Istorio Biziak' I. Mikro-kontakizun Lehiaketea Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Aurretik izena emon behar da urtarrilaren 14tik 25era, Kultura Barrutik webgunearen bitartez.

EH Bilduren ustez udal gobernuaren kudeaketa MOMA diskotekaren itxieran “adar jotzea” da

Erabiltzailearen aurpegia
Koalizioaren aburuz egoerak behar zituen “konponbide errealetatik” urrun udal taldeak egoera “bere horretan utzi nahi du, enkistatu dadin” Azken orduetan “MOMA” diskotekaren behin-behineko itxieraren inguruan agertutako informazioen aurrean, EH Bilduren ustez Udal Gobernuak arazo honen aurrean “ez ikusiarena” egiten saiatzen ari da, nahiz eta inguruneko auzokideen aisialdia eta atseden eskubideen arteko oreka bermatzeko arduradun nagusia […]

Gatom raperok 'Bueltan gatoz' kantuaren bideoklipa aurkeztu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Abestiaren bideoa Amsterdamen grabau dau TiroPun Produkzinoak-en eskutik.

Kartel burrukalaria, 16. Zinegoak iragartzeko

Erabiltzailearen aurpegia

Genero-adierazpenaren gaia lantzeko asmoz, Cassandro el Exótico mexikarra agiri da kartelean.

Kartel burrukalaria, 16. Zinegoak iragarteko

Erabiltzailearen aurpegia

Genero-adierazpenaren gaia lantzeko asmoz, Cassandro el Exótico mexikarra agiri da kartelean.