Mundu osoko 52 film, Zinebi 60-ren Sail Ofizialean

Erabiltzailearen aurpegia

Zemendiaren 9tik 16ra egingo dabe Bilboko Film Labur eta Dokumentalen Nazinoarteko Jaialdia.

Epaileak epaitu ezin

Erabiltzailearen aurpegia Doinua: mundu honetan holako gauzak

40.000 lagun Nafarroa oinezen

Erabiltzailearen aurpegia

Egun zoragarria Altsasun, Nafarroa Oinez BIZI-teko.

Nazinoarteko zientzialariek Historic Site izentau dabe Bergara

Erabiltzailearen aurpegia

Zientziaren Leku Historiko izendapena jaso dau Bergarak Europako Fisika Alkartearen eskutik.

Txaber Altubek irabazi dau hirugarren kanporaketea

Erabiltzailearen aurpegia

Finalaurreetarako txartela eskuratu dau bertsolari gazteak.

Noka Mentoring, euskal emakume zinemagileen ikusgaitasuna indartzeko

Erabiltzailearen aurpegia

Hiru zinema-proiektu hautatu eta, urtebetez, izen handiko 12 aholkularien laguntzinoa izango dabe.

"Maitia" Euskal Herrian ekoizten dan intxaur orio bakarra

Erabiltzailearen aurpegia

Sukaldatzerako orduan oliba oriora nahiko ohituta gagoz, askok oliba orio birjina erabilten dabe eta girasol orioa be hor dago. Baina intxaur orioa ez da hain ezaguna, onura asko daukaz eta gainera Euskal Herrian ekoizten hasi dira. Beizama herria Azpeitia eta Tolosa artean dago eta hantxe Oaiarbi-Saletxe baserria dago. Baserri horretan MAITIA izeneko intxaur orioa produziduten dabe eta ekoizleak, Jon Arruti Olazabalek, azalpen guztiak emon deuskuz.

Emozinoak lantzen

Erabiltzailearen aurpegia

Aritz Anasagasti psikologoa barikuero izaten dogu Lau Haizetara saioan eta emozioen inguruan berba egiten deusku.

Etxebakoen errealitatea ezagutzeko aukerea Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Bizitegi alkarteak antolatuta, hirugarrenez egingo da Homeless Film Festival Bilbon. Urriaren 24an eta 25ean, antzerkilanak eta film laburrak ikusgai izango dira Bizkaia Aretoan. Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek be gaiaren gainean egindako ikus-entzunezkoak izango dira.

Arratsaldeko saioetara joatea doakoa da, baina aurrez bizitegiren webgunean izena emon behar da.

Goizeko Izarretan saioan, Estibaliz Cisneros eta Nekane Alvarez-ek jaialdiaren barri emon deuskue. Euskal Herriko Unibertsitateko Miren Gabantxo irakasleak be unibertsitatean gaia zelan lantzen daben kontatu deusku.

 

Bi eraso matxista eman dira asteburuan, Barakaldo eta Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Sexu erasoak izan dira biak. Kasu batean zein bestean, erasoa jasan duen emakumeak salaketa jarri du.

Lekturalia 4-Ikasi irakurten

Erabiltzailearen aurpegia

 Gorka Aurre Prakagorri alkartekoak beste egun batez irakurtzen eta ulertzen ikasteko metodologiaren barri emon deusku.

Maitane Pikaza: "Ahalduntze eskolek hausnarketa kritikoa egiteko baliabideak emoten dabez"

Erabiltzailearen aurpegia

Basaurin, Ermuan, Getxon ta Ondarroan andrazkoen ahalduntze eskolak dagoz. Hara hurreratzen diran emakumeek euren burua gizartean beste era batera jarteko ahaldundu egiten dira. Prozesu honen bitartez gizartean eurek eukiten daben parte-hartze soziala eta politikoa areagotu egiten da. Basauri, Ermua, Getxo edo Ondarroako ahalduntze eskolak orain dala urte batzuk sortu ziran eta Emakundek eskola honeei buruzko ikerketa bat saritu dau. Egilea, Maitane Pikaza Gorrotxategi geugaz euki dogu.

Irontec enpresan azken 9 hilabetetan 11 lanpostu barri sortu dabez

Erabiltzailearen aurpegia

Irontec enpresa teknologikoaren garapena etenik bakoa izaten dabil. Bilbon MUak daukan egoitzan kokatuta dago eta Irontec-en orain 40tik gora langilek behar egiten dabe. Gure unidade ibiltaria eurengana hurreratu da eta enpresako zuzendaria dan Iker Sagastigaz egon da berbaz.