Bilboko Udalak Urrezko Dominea emon deutso Euskaltzaindiari

Erabiltzailearen aurpegia

Udalbatzako alderdi politiko guztien onespenagaz erabagi dabe Akademia omentzea.

Euskaraldiarekin bat egin dute Euskararen Etxeko kideek

Erabiltzailearen aurpegia

20181026_110633

Euskararen Etxeko kideok urriaren 26an goizeko 11:00etan Euskaraldiaren aldeko agerraldia egin dugu Agoitz plazan.  Honako erakunde eta elkarteetako kideak bildu gara bertan: Euskal Herriko Ikastolen Elkartea, Euskaltzaleen Topagunea, Mendebalde Kultur Elkartea, Euskal Kulturgileen Kidegoa eta Azkue Fundazia.   Euskaraldiaren aldeko adierazpen bat irakurri dute ondoko ordezkariek: Koldo Tellitu (Euskal Herriko Ikastolen Elkartea), Iker Martinez de […]

'Otto Pette' eguneratua, mende lauren geroago

Erabiltzailearen aurpegia

Anjel Lertxundiren nobela ezaguna barriro plazaratu dau Alberdania argitaletxeak.

Bizkaiko Txapelketako finaleko sarrerak salgai dagoz

Erabiltzailearen aurpegia

Bilbao Arenan jokatuko da, abenduaren 15ean.

Getxoko historian emakumeek egindako ekarpenari buruzko IV. ikerketa bekea martxan

Erabiltzailearen aurpegia

Proiektuak aurkezteko epea urriaren 25etik zemendiaren 26ra zabalik.

Hilabete baino gutxiago falta Euskaraldia hasteko. Izena eman duzu?

Erabiltzailearen aurpegia

Hilabete besterik ez da falta Euskaraldia hasteko. Izena eman duzu? IZENA EMATEKO: Interneten bidez: http://izenematea.euskaraldia.eus/  Deustualdean: Müllerenean (Ramon y Cajal 42, behea) edo Euskararen Etxean (Agoitz plaza 1) Animatu Belarriprest edo Ahobizi izatera! BADATOR EUSKARALDIA!!!

The post Hilabete baino gutxiago falta Euskaraldia hasteko. Izena eman duzu? appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Euskeria Koruaren kontzertuak Eskozian, gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia

Edinburgon Fair Saturday ekimena aurkezteko ekitaldien parte dira hiru emonaldiak.

Marc Augék 'El porvenir de los terricolas' liburua aurkeztuko dau Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Literatura frantsesari buruzko topaketea, hilaren 26an, Bizkaiko uriburuan.

MTVk casting bidez aukeratuko du nor egongo den BECeko ekitaldiko lehen lerroan

Erabiltzailearen aurpegia

Ostiral honetan hasi eta igandera bitarte, MTVk castingak antolatu ditu Barakaldoko BECen "Bizkaiko eta Espainia osoko musikaren fan-ik gogotsuenak" aukeratzeko. Diru publikoz lagundutako azaroaren 4ko sari banaketaren lehen lerroan zein egongo den, MTVren epai-mahai batek aukeratuko du.

Iñaki Oleaga: "Perretxikorik gozoenak gibelurdinak ta urretxak dira"

Erabiltzailearen aurpegia

Mungiako Arrautze Gorringo mikologia alkarteak 35 urte bete dauz. Nahiz eta perretxiko sasoia dan ez dago aurten perretxiko asko, hori esan deusku Javi Madariaga Mungiako Arrautze Gorriko perretxiko alkartekoak. Talde berekoa dan Iñaki Oleagak eurek perretxiko bila Sollubera, Unbera, Jatara, Kantabriara edo Burgosera joaten dirala esan deusku eta baita laguntzeko prest dagozala.

Goiener pausoak emoten Sorkuntza proiektuaren bidez

Erabiltzailearen aurpegia

 Energia barriztagarriak sortzera bideratutako Nafarkoop kooperatibea ipini dau martxan Goiener-ek. Energia barriztagarriak sortzera bideratutako proiektuetarako diru ekarpenak egin ahal izango dira ekimen horren bidez, egitasmoaok martxan ipinteko. Ipinitako dirua hamar urtera bueltauko da, kasu batzuetan irabaziekin. 

Emozinoak lantzen

Erabiltzailearen aurpegia

Aritz Anasagasti EMOTIONAL NETWORK-eko psikologoa izan dogu gaur irratien, entzun berak esandakoak

Ehsan Ullah Khan multinazional batzuen aurkako nazinoarteko ekintzailea Bizkaira heldu da

Erabiltzailearen aurpegia

Ehsan Ullah Khanek 71 urte daukaz eta pakistandarra da. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak umeen esklabutzea salatzen dauen nazinoarteko ekintzaile hau ekarri dau Bizkaira. Beren beregi multinazionalek umeen lan baldintzetan eragiten dabezan gehiegikeriak salatzen dauz eta egun honeetan Getxon, Gernika-Lumon, Durangon ta Bilbon berbaldiak emoten arituko da. OOEko Ana Elena Altunak nazinoarteko ekintzaile honen lanari eta mezuari buruz berba egin deusku. 

Euskal Herrian 25 saguzar espezie bizi dira

Erabiltzailearen aurpegia

Hegalari ugaztun honeei buruz dakiguna baino gehiago ikasi nahian EHUko ikerlaria dan Ane Carogaz egin dogu berba. Saguzarrek jateko edo hegaz egiteko eukiten dabezan teknikei buruz azalpenak emon deuskuz baita gure ingurumenean daben garrantziaz datu esaguratsuak emon be. Ane Caro EHUko zoologia saileko ikertzailea da eta lantzean behin saguzarrei buruzko bisita gidatuak eskeintzen dauz.