Asier Goria: "Etxean hobetu behar dogu"

Erabiltzailearen aurpegia

Amorebieta sailkapenaren erdialdean dago. Denporaldi ona egiten dabil. Baina, Urritxen ez dabil fin. Horixe da helburua nagusia, Asier Goiria Kirol zuzendariaren esanetan, etxean hobetzea. Jon Etxaniz (Arenas) eta Jon Galarza (Cultural) izan dira Atetik saioko beste konbidadu biak.

Bizkaia Isilik

Erabiltzailearen aurpegia

 Hileko azkanengo eguaztenetan, Bizkaiko udalerri batzutan bilkura isilik egiten dira. Etorkinekiko alkartasuna erakutsi, euren egoerea salatu eta herritarren kontzientziak astintzea dira helburu. Bihar, zemendiak 27 eta arratsaldeko 19:30etatik aurrera, bilkura isilak egingo dira Balmasedan, Barakaldon, Bilbon, Galdakaon, Durangon eta Portugaleten. Egoitz Zabalagaz-ek esan deuskunez, isiltasunak protesta egiteko indar handia dauka.  

52 artisauk hartuko dabe parte Durangoko Euskal Dendan

Erabiltzailearen aurpegia

Abenduaren 5etik 8ra izango da, Merkadu Plazan.

Aroa Arrizubietak jantzi dau 2019ko Bertxoko Sariketako txapela

Erabiltzailearen aurpegia

Epaileek Maddik abestutako habanerea saritu gura izan ebela, saioko bertso onenaren saria emonez.

Akrobaziak baino askoz gehiago

Erabiltzailearen aurpegia

Zhuhaiko zirku lehiaketeak 22 herrialdetako taldeak batzen ditu.

Molise (Italia) eta Donegal (Irlanda) eskualdeek Lea-Artibai hartuko dabe eredu

Erabiltzailearen aurpegia

Ondare kulturalaren kudeaketan eskualde politikak hobetzea da asmoa.

#BilbaoGabonak, Bilbo kulturako erreferente

Erabiltzailearen aurpegia

Aurten izotz ekologikoaren pista erraldoia Arenalean izango da.

Bilboko Koral Alkartearen Ohorezko Bazkide egin dabe Euskaltzaindia

Erabiltzailearen aurpegia

Erakunde bien arteko hartu-emonak areagotu egin dira azken urteotan.

Anatsui, Artschwager, Clark, Eliasson, Krasner, Yiadom-Boakye... 2020an Guggenheimen

Erabiltzailearen aurpegia

Vasily Kandinskyri eskainitako erakusketa berezi bat be egongo da.

German Ormazabal izango da Euskal Herriko Gazte Orkestrearen (EGO) zuzendari nagusi

Erabiltzailearen aurpegia

Datorren urteko urtarrilean ekingo deutso zereginari.

German Ormazabal izango da EGO-ko zuzendari nagusi

Erabiltzailearen aurpegia

Datorren urteko urtarrilean ekingo deutso zereginari.

‘Zutik’ pelikulea, zemendiaren 27an estreinauko dabe Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia

Proiekzinoaren ondoren, zuzendariak eta protagonisteak (Mikel Arregi) barriketaldia egingo dabe. 

Palestina, itzulera gure etorkizuna da

Erabiltzailearen aurpegia

 Egunotan Palestinatik etorritako talde bat Euskal Herrian da, besteak beste, Palestinan bizi daben egoerearen barri emoten. Bertoko kolektiboakaz, bertoko erakundeakaz alkartuko dira baina ekitaldi eta jardunaldietan be parte hartuko dabe. Gaur eta bihar, Donostian eta Beasainen, `Palestina, itzulera gure etorkizuna da´ izeneko jardunaldia egingo da. Bakea eta Duintasuna, SodePaz, MunduBat, Bakea eta Alkartasuna fundazinoa, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dabe.  

Intermodal Bilbao

Erabiltzailearen aurpegia

Azaroaren 27an inaguratuko da Bilboko geltoki barria, Intermodal Bilbao izenekoa. Bere ateak barikuan zabalduko dauz zemendiaren 29an. Gaur Asier Abaunza Bilboko obra eta hirigintzako zinegotzia izan dogu zehaztasuna guztiak emoten.  

Patxi Zabaleta: "Erabagiteko eskubide barik ez dago demokraziarik"

Erabiltzailearen aurpegia

Coppieters saria jaso dau Patxi Zabaleta Ezkerraberri fundazinoko lehendakariak. Dino badala 40 urtean politikagintzan egina aintzat hartzea, baina baita ibilbide politikoa amaitzen daukan adierazlea be. Ezker abertzalean bide demokratikoaren eta baketsuaren alde egindako lanagaitik emon deutsie saria. Baita erabagiteko eskubidearen alde jarduteagaitik be. Zabaletaren esanetan, erabagiteko eskubide barik ez dago demokraziarik.