‘Elfkinak’ gaur, hilak 15, helduko da EAEko zinema-aretoetara
2021-01-15 08:26Zinema Euskeraz programearen barruan dator.
Martxan da 13. elkar Ilustrazino eta Ipuin Lehiaketea
2021-01-15 08:07Ipuinak, ilustrazinoak eta komiki ala binetak aurkezteko apirilaren 16a bitarteko epea dago.
Nerea Begoña: "Eleizbarrutiko ikastetxeetako erronka ikasturte barrian hezkuntza emozionala lantzea izango da"
2021-01-15 00:00Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko zentro guztiak zabalik dagoz momentu honetan. COVID 19a dala eta, ikasturtearen hasieran gorabeheraren bat izan zala esan deusku sareko koordinatzailea dan Nerea Begoñak, baina momentu honetan ikasgela guztiak zabalik dagozala. Eleizbarrutiko hezkuntza zentroen erronka ikasturte barri honetan hezkuntza emozionala izango dala azpimarratu deusku Nerea Begoñak. Astelehenean emongo deutse hasierea aurrematrikulazinoari, hilaren 18tik 29ra egongo da zabalik epe hori. Jokin Bildarratz hezkuntza sailburuak aurrematrikulazino kanpainaren barri emoterakoan esan dau azken bi urteetan ikasleen kopuruak behera egin dauela ...
Iker Novoa (basozaina): "Pinuen azalerea desagertzen doa eta eukaliptoena goraka"
2021-01-15 00:00Bizkaiko basoetan gero eta pinu gitxiago landatzen dabilz, baso jaubeak banda marroiaren bildur dira eta askok eukaliptoaren aldeko apostua egin dabe. Gai honetaz Bizkaiko Basozainen alkarteko kidea dan Iker Novoagaz berba egin dogu. Basurdearen ehiza kontrolatuaren alde egin dau Aldundiak. Nekazaritzako ustiapenetan eragiten dabezan kalteak saihesteko, bideko segurtasuna hobetzeko eta gaixotasunen prebentzinorako. Bizkaiko Basozainen Alkartetik Iker Novoak azaldu deusku basurdeak zenbaterainoko kalteak eragiten dauezan.
Arriagan estreinau ostean, `La mejor madre del mundo´ obrea Pabellon 6 aretoan ikusgai
2021-01-14 16:00Pabellon 6 konpainiaren ekoizpena orain astebete estreinau zan Arriaga antzokian. Gaurtik aurrera eta zezeilaren 7ra arte, barriz, Bilboko Pabellon 6 aretoan izango da ikusgai. Obrea Nuria Labari idazlearen izen bereko nobelan oinarrituta dago eta Juana Lorrek egokitu dau antzerkirako. Leire Ucha eta Iñaki Maruri aktoreek kontau deuskuez antzezlanaren ingurukoak.
Bizkaiak 122 ikus-entzunezko filmazino hartu zituan 2020an
2021-01-14 13:47Covid-19a gorabehera, proiektu askok egin zituen grabaketak hemen.
Mal Pelo konpainiak 'On Goldberg Variations' dakar Bilbora
2021-01-14 13:24Azkuna Zentroan, urtarrilaren 21ean eskainiko dau.
Saioa Olmoren eskultura eta instalazinoak ikusgai dagoz BilbaoArten
2021-01-14 12:38Zentroaren produkzino propioaren 2021eko lehenengo erakusketea da.
UNICEF:"Eskolak ezin dira sarratu barriro"
2021-01-14 12:37UNICEF- k gogor lan egiten dau umeen eskubideen aldea, eta gaur egun bizi dogun egoera berezi honetan herrialde batzuetan eskolak sarratu egin dabez eta hori ezin dala egin ohartarazten dabe UNICEF-etik, oso garrantzitsua dalako eskolea neska-mutilentzat.
Gazte Agora, mugaz gaindiko gazte bilgunea
2021-01-14 12:24Eusko Ikaskuntzak eta Euskadiko eta Nafarroako Gazteria Kontseiluek sortutako ekimena da Gazte Agora. Azken urte bietan, hiru saio egin dabez eta danetara 60 bat gaztek parte hartu dabe dinamikan. Ongizate materiala, hezkuntza, hizkuntza eta gobernantza ardatzen ganean aritu dira gogoeta egiten eta asteon aurkeztu dabe Euskal Herriko gazteriak egungo egoerearen inguruan egiten dauan diagnostikoa. Aurrera begira, mugaz gaindiko foro bat egiteko asmoa daukie udabarrian.
Twitter-eko zuzendari exekutiboak Trump-en kontua blokeatzea justifikatu du, baina aurrekari “arriskutsua” dela dio
2021-01-14 12:17Loraldiak Txomin Heguy aktorea omenduko dau
2021-01-14 12:17Antzerkia eta musikea buztartzen dituan formatu txikiko ikuskizuna da.
Euskadiko Orkestreak denporaldiari berrekingo deutso barikuan
2021-01-14 10:58Donostian, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen hamabi kontzertu emongo ditu.
2020ko kirolari eta talde onenek Getxo Sasoi Sasoian sariak jaso ditue
2021-01-14 10:40Aixerrotako errota bana emon jaken.
Eneko Garamendi eta Lur Uribarren, itsasoaren mailatik Manasluko Beheko Kanpalekura, negu gorrian
2021-01-14 09:27Jarraitu Alex Txikonen ibilerak hemen.