Sestao-Athletic, kopan

Erabiltzailearen aurpegia

Kopako zozketan, Athleticek Sestaoren aurka jokatu beharko dau Las Llanasen. Portugaletek Betis izango dau aurkari, eta Barakaldok, Rayo Vallecano. Ximon Aranguren (Sestao), Iñigo Celihueta (Portu) eta Xabi Galan (Barakaldo) jokalariek esan deuskuenez, pozik dagoz hiru klubetan.

Aimar, Olharen aurka, finalaurrekoan

Erabiltzailearen aurpegia

Buruz buruko Zesta Txapelketako finalaurrekoak jokatuko ditue, gaur (21:00), Berriatuan. Aimar Aldazabalek Olha izango dau aurkari. Partidu gogorra izango dala esan deusku Jokoan saioan. Beste finalaurrekoan, Lopez faboritoak eta Ladutxek neurtuko dabe indarra.

Gilles Simeoni, Andres Urrutia, Naizen, Ternua eta Baskonia, Sabino Arana saridun

Erabiltzailearen aurpegia

Urtarrilaren 26an egingo deutsie gorazarre, Bilboko Arriaga Antzokian.

Itzultzaile neuronala eskuko telefonoan edo ahotsez be erabili daiteke

Erabiltzailearen aurpegia

Webeko bersinoak 50.000 itzulpen eskari jasoten ditu egunean.

Urte berrirako erronka berriak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Urte berrirako erronka berriak

Urtea amaitzear dagoen honetan, atzera eta batez ere aurrera begira jarri eta egindakoak eta egiteke ditugunak errepasatzeko unea hurbiltzen dela konturatzen naiz.

Arkaitz Correa: "Holako sariek aurrera egiteko bultzadea emoten deuskue".

Erabiltzailearen aurpegia

 EHU-ko Kimika arloko irakasle eta ikerlari bilbotarrak Thieme argitaletxe alemaniarrak emoten dauan Thieme Chemistry Journal Award 2020 saria jaso dau, Uxue Uria bere lankideagaz batera. Aitortza hau, kimika organikoaren esparruan mundu mailako sona hartzen hasi diran eta irakaskuntza ibilbidearen hasieran dagozan ikerlariei emoten jake urtero.   

Zaldua eta Robertsonen arteko trukea liburu baten batu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Scotland Goes Basque ekimenaren barruan alkarri gutunak idatzi deutsiez.

Azkue omentzeko eguna Lekeition

Erabiltzailearen aurpegia

Ganera, Euskaltzaindiak Osoko Bilkurea egingo dau udaletxean.

Mañariko Hontza Museoko harribitxia: Ornitorrinkoa

Erabiltzailearen aurpegia

Ornitorrinko emeek arrautzak jarri eta kumeak errunalditik hamar egunera jaioten dira.

Elisa Sainz Murieta: "Klima politikak aurrera doaz"

Erabiltzailearen aurpegia

Klima larrialdiaren aurrean, COP25 goi batzarra egin barri dabe Madrilen. Hurrengoa, Glasgown izango zemendian. Ana Sainz Murieta BC3 Klima Aldaketarako Euskal Zentroko ikerlariak nabarmendu dau garrantzitsua izango dala. Helburu handiagoak hartu behar dirala. Europa buru izan nahirik dabil klima politiketan. Estaduen zeregina garrantzitsua dala dino Sainz Murietak, baina gainerako eragileena be bai. Eta trantsizino ekologikoan, klima politikan, gizartea aurrera doala dino.

"Bortxatzaile bat zure bidean" performancea gorpuztu dute Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Txiletik mundu zabalera hedatu den salaketa ekintza egin dute Bilbon 500 bat emakumek. Elebitan abestu dute indarkeria matxisten aurka, eta elkartasuna helarazi diete estatuen, kapitalaren eta indar armatuen zapalkuntza pairatzen duten emakume guztiei.

Adin guztientzako Non stop jolasa ekimena Karmelan

Erabiltzailearen aurpegia
Non stop jolasa, ekimenaren inguruan berba egingo dugu datozen minutuetan Peru Calabaza Sabanekin. “Edozein unetan jolasterik ezin badut ez da nire iraultza. Pertsona guztien jolaserako zerbitzua martxan jarri du Peruk Karmela gunean, Abenduaren 23tik 29. Adina guztietako pertsonek libreki eta elkarrekin (zein bakarka) jolastu ahal izateko espazio iraunkor baten prototipoa probatu nahi dut. Jolas librea […]

Bilboko ekintzaile batek Mozal Legearen isunari jarritako errekurtsoa onartu du magistratuak

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

Bilboko ekintzaile batek Mozal Legearen isunari jarritako errekurtsoa onartu du magistratuak

Mozal Legearen aurkako elkarretaratze batean aplikatu zioten Mozal Legea Eduardo Gonzalez ekintzaile bilbotarrari. Isunaren aurkako helegiteak jarri ostean, abenduaren 12an pasa zen epailearen aurretik. Magistratuak ontzat eman du Gonzalezek jarritako errekurtsoa.

Pelikulak eta tailerrak, Zinegabonak programan

Erabiltzailearen aurpegia

Bilbon, Donostian, Mungian, Beasainen, Iruñean eta Urruñan egingo ditue jarduerak.