Zer da 'Diada' eta zer egin

Erabiltzailearen aurpegia aldarricatuz gara 2015ko ira. 9a, 10:37

Irailaren 11n Aldarricatuzek ezker independentisten deialdiekin bat egingo du Bartzelonan. Elkar ikusiko dugulakoan gaude, gu bertan egongo baikara.

 

Irailak 10 - Bartzelona
19:30ean Ekitaldia, 'Herrialde katalanak gara'. Fossar de les Moreres.
21:00etan Suaren martxa 'marxa de torxes', Bartzekonako erdigunetik.

Irailak 11 - Bartzelona
10:30ean Gustau Muñozi omenaldia. Ferran kalean.
11:30ean Gazte manifestazioa. Ferran kalean, Fossaren.
13:00etan 'Rescaten' manifestazioa. 'Amnistia fins l'últim rescat'. Fosarretik Sant Jaume plazara.
14:30ean Alerta Solidàriaren bazkaria. Passeig del Bornen.
17:30ean Ekitaldi politikoa Meridianan.
18:00etan Manifestazioa Meridianatik Bornera.
20:00etan Ekitaldi politikoa. Passeig del Bornen.

Herrialde katalanen historia apurtxo bat
1714ko irailaren 11n Bartzelonako Borboitarren aurkako defentsa bukatzen da. Hiriburuaren porrotak Kataluniako Printzerriaren burujabetzaren abolizioa ekarri zuen eta errealitate nazional katalanaren aurkako eraso berria. Ondorengotza Gudan kokatuta, 1707ko Almansako Batailaren porrotaren jarraipena da; aldi berean, data honek Valentziako Erresumako instituzio eta askatasun nazionalen galera adierazten du. Era berean, Mailorka eta Eivissa Irletako hitzarmenak 1715eko uztailan katalan hizkuntzadun lurralde ia guztien zentralizazio politikoa eta gaztelaratzea ekarri zuen. Urte batzuk lehenago, 1659ko azaroaren 7an, Pirinioetako Itunaren sinadurarekin bat, Felipe IVak frantziar administrazioari Ipar Catalunya lagatzen dio; bertan 1700ean katalanaren erabilera debekatzen da edozein motatako ekintza ofizialetan.