Carme Forcadelli babesa agertu diote hainbat herritarrek Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia aldarricatuz gara 2016ko abe. 16a, 09:20

@ANCEuskalHerria

Atzo, abenduak 15, Bilboko udaletxearen aurrean hainbat herritar eta euskal ordezkari politiko batu ginen errepresio judizialaren kontra eta Carme Forcadelleri babesa adierazteko. Kataluniako parlamentuko presidenteak Kataluniako Auzitegi Nagusian deklaratu behar izan du gaur, desobedientzia leporatuta, prozesu subiranistaren bide orriaren eztabaida eta bozketa egitea baimendu zuelako.

Hala ere, bera ez da prozesatu duten pertsona bakarra izan, 400 espediente judizial irekita daude; duela gutxi Joan Coma, VIC-eko zinegotzia eta Bergako alkatesa, Montse Venturos ere epaitegietatik pasatu behar izan ziren; eta aste honetan, bost independentista erregearen argazkiak erretzeagatik atxilotu zituzten eta ondoren kargupean askatu zituzten.

Ofentsiba honen aurrean herria kalera atera zen. Atzo Kataluinako toki askotan herritarrak batu ziren, baita gu ere bilbon, ANC Euskal Herriarekin batera antolatu genuen elkarretaratze batean.

Argi dago, kargo publikoek herriari kasu egin behar diotela, baina estatu espainoleko legei desobeditu gabe ez goaz inora.

Utzi bakean! Gora herria!