Harri Block Euskal Herriko Boulder Txapelketa hartuko du Etxebarria parkeak

Erabiltzailearen aurpegia Ane Zabala 2014ko aza. 7a, 08:30

Jaia bihar, larunbata, egingo da, 10:00etatik aurrera, eta adin guztietarako proposamenak hartuko ditu. Hiru espaziotan egingo dira jarduerak: aisialdia, alde profesionala eta txapelketen gunea.

Bihar, azaroak 8, Harriblock Eskaladako I. Jaialdia egingo da Bilbon. Hitzordua 10:00etatik aurrera hasiko da, Etxebarria parkean. Hainbat jarduera egingo dira umeentzat, gazteentzat, familientzat, profesionalentzat eta lehiatzaileentzat. Programa hau hiru eremutan egingo da. A eremuan aisialdiko eta denbora libreko jarduerak sartuko dira. B eremua, berriz, eskalatzaile profesionalentzat edota eskaladari buruz interes teknikoagoa duten pertsonentzat izango da.  Azkenik, lehiaketak D eremuan egingo dira. Hau izango da Euskal Herriak honelako ekitaldi bat hartzen duen lehenengo aldia, jarduera guztiak arroka naturalean eginez.

Eguneko ekitaldi nagusia 17:00etan izango da: Euskadiko Boulder Eskaladako IX. Txapelketako finalak egingo dira. Proba honetan espezialitate honetako Euskadiko eskalatzailerik onenek parte hartuko dute, eta Etxebarria parkera datozen ikusleek 2014ko denboraldian kirol honetan dagoen ekitaldirik garrantzitsuenetako bat ikusiko dute.

Informazio gehiago: www.euskadikotxapelketa.nongrabity.com