Gure auzoaren baliabide berri baten balizko kokalekuaz eztabaidatzeko helburuz udalak deitu dituen batzar guztietan parte hartu du Atxurigorrik. Baliabide hau kirol kantxa da, noski, gure ustez auzoak argi eta garbi behar duena.
Badago pertsona talde bat, baliabide hau parkean eraikitzeko proposamenak zuzenean eragiten diena. Talde honek batzarretara huts egin du behin eta berriro.
Uste dugu udalak gure aburuz kokalekurik onena denari uko egin nahi izan diola, eta ez kokaleku hau egokia ez delako.
Hileotan lanean jarraitu dugu. Gure auzoan beste hamaika premia ditugu. Hirigintzaren alorrari bakarrik erreparatzen badiogu, Enkarnazioko plaza oinezkoentzat bihurtzea hor dago, Enkarnazioko eta Olleriaseko eskailerak helduentzat egokitzea, eta beste asko.
Enkarnazioko parkeari dagokionez, uste dugu batzar hauetan parte hartzeari esker lortu ditugun helburuetako bat auzoko berdegune honetan esku hartze bikoitza egitea izan dela, espazio honen erabilera irekia eta komunitarioa izango dela bermatzeko:
Batetik, paseatzeko bide berriak irekitzea, landaretza gehitzea, zerbitzu gehiago eskatzea: komunak, rokodromoa...
Bestetik, jolas-eremu erakargarri eta modernoa ipintzea. Hori funtsezkoa da, orain dagoen espazioa (jende asko erakartzen duena) lekuz aldatuko delako, kirol-kantxari lekua egiteko.
Auzo elkarte honek tirabira hau amaitutzat eman nahi du. Ez gatoz bat proposatutako lekuarekin, baina bizilagunen beharrizanak kokalekuaren aurretik jartzen ditugu. Horregatik, baliabide hau eraikitzearen alde eta auzoarentzat alternatiba positiboa izateko lanean jarraituko dugu.