La Madriguera taberna Sarasate Musikariaren kaleko 7. zenbakian dago eta aurtengo martxoaren 1ean ireki zituen ateak. Lokalak izkina egiten du eta terraza ederra du eguzkitan. Marta eta Ines bizilagun berriak dira auzoan, eta % 100ean beganoak diren produktuak eskaintzen dituzte. Gosariez gain, pintxo eskaintza zabala dute –klasikoak zein gaurkotuagoak–, eta asteburuetan errazioak ere ematen dituzte.
Zailtasun maila: baxua
Egiteko denbora: 1 ordu
Prezioa/Pintxo 1: 2,50
Berezitasuna: odolki beganoa
Osagaiak
Porrua
Tipula
Baratxuria
Golden sagarra
Odolki begetala
Barazki-salda
Pikillo piper osoak
Arroz-irina
Nola egin?
Moztu porrua, tipula erdia, sagarra eta baratxuria. Erregosi su ertainean oliba-olioarekin 20 bat minutuz, garden geratu arte. Bitartean, veloute saltsa prestatu: beste zartagin batean, gorritu gainerako tipula erdia olio pixka batekin eta gehitu ardo zuria desglasatzeko. Gehitu arroz-irina, nahastu, eta bota salda begetal apur bat. Gazpipertu eta egosi su ertainean loditu arte. Birrindu irabiagailuarekin saltsa fina lortu arte.
Lehen urratsa prest dagoenean, erantsi odolki begetal xehatua. Salteatu minutu batzuetan. Gehitu burruntzali bat veloutean, ondo nahastu eta hozten utzi. Orain bai, pikillo piperrak bete. Bota gainerako veloutea buztinezko kazola batera eta jarri piperrak gainean. Su motelean sukaldatu 20 minutuz eta jateko prest!
LA MADRIGUERA TABERNA
Sarasate Musikariaren kalea, 7
48014 Deustu
@lamadriguerabilbao