Bordatxo taberna 1999tik dago Ramon y Cajal etorbideko 24 zenbakian. Deustuko betiko jatetxe honek janari tradizionala eskaintzen du, eta urtarrilean lokala jabez aldatu zen arren, esentzia bera mantendu dute. Ekainean, Deustuko Pintxo Lehiaketa hasi zen eta aurkeztu diguten odolkiz betetako txipiroi pintxoa horretan aurkeztu dute. Esan digutenez, ospatu ziren lehenengo bi lehiaketetan irabazle izan ziren; izan ere, aurtengo proposamenarekin garaipena lortzea bilatu dute.
Zailtasun maila: ertaina-altua
Egiteko denbora: 1.5 ordu
Prezioa: 2,5€
Berezitasuna: haragia, arraina eta askotariko zaporeen nahasketa
Osagaiak: Tramezzini ogia, Txipiroi-tinta, Txipiroi freskoak, Odolkia, Baratxuri freskoa, Ardo zuria, Ardo beltza, Lima, Tipula, Azukre beltza eta Kimu minak
Nola egin?
Lehenik, prestatu odolkia betegarria (fartsa) egiteko eta utzi giro-tenperaturan hozten, ahal bada. Bitartean, moztu tramezzini ogia molde batekin, margotu txipiroi tintarekin eta deshidratatu labean lehor baina samur gera dadin. Fartsa hotz dagoenean, bete txipiroiak pastel-mahukarekin eta itxi ondo. Ontzi txipiroiaren hankatxoak gatzarekin, piperbeltzarekin eta irinarekin, eta frijitu kurruskari gelditu arte. Gorritu txipiroiak zartaginean baratxuri xehatuarekin, ardo zuriarekin eta lima apur batekin, freskotasuna emateko. Muntatzeko, jarri ardo eta azukre beltzarekin prestatutako karamelizatutako tipula oinarri gisa, ogi tindatuaren gainean. Jarri gainean txipiroi betea, gehitu hankatxo frijituak eta apaindu perrexil olio pixka batekin eta kimu minekin, kolorea eta zaporea emateko.
BORDATXO JATETXEA
Ramon y Cajal kalea, 4
48014 Deustu
944 47 45 00