PREST!

Deustuko hiru komertzio Bilboko gogokoen artean

Erabiltzailearen aurpegia Prest! aldizkaria 2025ko urr. 17a, 13:48

BilbaoDendak ‘Bilboko Faboritoak’ sarietako finalistak aurkeztu ditu bere 25. urteurrenean, eta Madariaga Etorbideko hiru dendek dute garaile izateko aukera: Deustuko Joseba Frutategia, Lencería Zubiri eta Nutrición y Dietética Altea.

Bilboko merkataritzak bere egunik handienetako bat ospatuko du datorren azaroaren 11n, Euskalduna Jauregian egingo den Tokiko Merkataritzaren Gala Handian. Bertan ezagutaraziko dira Bilboko Faboritoak 2025 sarien irabazleak, BilbaoDendak plataformak antolatutako ekitaldi berezian. Sari hauek tokiko merkataritzaren kalitatea, berrikuntza eta berezitasuna aitortzen dute, eta aurten, Bilboko 21 establezimendu lehiatuko dira. Horien artean, Deustuko hiru komertzio izan dira hautatuak, auzoaren merkataritza dinamismoaren eta nortasunaren erakusle.

Sariak zazpi ardatz tematikoen arabera banatzen dira: Etorkizuna duen Tradizioa, HemenGO SHOPPING Bilbao, Hobekien Konektatuta, Ostalaritza Kontzeptu Onena, Merkataritzan Euskararen sustapena, Denda Berria eta Zerbitzu Enpresarik Onena. Kategoria bakoitzeko hiru finalista daude; horien artean, Deustuko Joseba Frutategia, Lencería Zubiri eta Nutrición y Dietética Altea nabarmendu dira. 

Joseba Frutategia Deustuko Merkatuan kokatuta dago ,Madariaga Etorbidea 14an. Tradizioa eta kalitatea uztartzen dituen fruta eta barazki denda da, eta Merkataritzan Euskararen Sustapena kategorian lehiatuko da.

Lencería Zubiri, Madariaga Etorbideko 22. zenbakian kokatua, barruko arropa eta lentzeria eskaintzen duen denda klasikoa da, eta Etorkizuna Duen Tradizioa kategorian izendatua izan da.

Azken deustuar komertzioa pareko espaloian dago, Lehendakari Agirre Etorbideko 21. zenbakian: Nutrición y Dietética Altea. Osasuna eta ongizatea sustatzen dituen zerbitzu-enpresa da, eta Hobekien Konektatuta kategorian lehiatuko da.

Herritarrek bozkatzeko aukera izango dute bilbaodendak.eus webgunean, eta azaroaren 7ra arteko epea izango dute. Boto gehien jasotzen duen establezimenduak “Publikoaren Faboritoa” saria eskuratuko du. Gainera, behin bozketa bukatzean, parte-hartzaileek 300 euroko Opari Txartela irabazteko aukera izango dute, Bilboko saltoki, ostalaritza eta zerbitzuetan trukatzeko modukoa. Horrez gain, gala handirako sarrerak ere zozkatuko dira. 

Ez galdu parte-hartzeko eta zure komertzio gogokoena bozkatzeko aukera!