PREST!

Salsa klaseak Errondoko Auzo Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Prest! aldizkaria 2025ko urr. 28a, 11:33

None

Errondoko Auzo Etxean salsa klaseak hasi dira, eta auzoko zein inguruko herritarrek aukera izango dute erritmo latinoen doinuan dantza egitera, bi ostiralean behin, arratsaldeko 18:00etan. Klaseak urritik ekainera bitartean egingo dira, Navarro Villoslada kaleko 12. zenbakian.

Saioak hamabostean behin izango dira, eta guztira urte osoko egutegi zabala prestatu dute: urriko lehen saioa urriaren 17an izan da, eta azkena ekainaren 26an izango da.

Ekimenaren helburua da dantza eta aisia uztartzea, eta, aldi berean, auzoko bizitza soziala dinamizatzea. Parte hartu nahi dutenek Errondoko Auzo Etxearen sare sozialen bidez edo errondokoa@gmail.com helbidean jar daitezke harremanetan.