PREST!

25 urte bakearen eta emakumeen parte-hartzearen alde: oroitzapenezko jardunaldiak Ibarrekolandan

Erabiltzailearen aurpegia Prest! aldizkaria 2025ko urr. 29a, 08:34

None
None

Urriaren 31n izango da, ostiralean, 08:30etik 15:00etara, Sarrikoko Zubiria Etxeko Graduen aretoan (EHU, Ibarrekolanda).

Heldu den urriaren 31n, 25 urte beteko dira Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak 1325 Ebazpena onartu zuenetik, emakumeek bakearen eraikuntzan eta gatazken konponbidean duten rola aitortuz. Urtemuga horren harira, Hegoa (EHU) eta Kolonbiako Egiaren Batzordearen Ondarea Babesteko Genero Talde Internodalak (GIG) bi ekitaldi antolatu dituzte.

Lehenengoa, mintegi birtuala, pasaden urriaren 24an egin zen, ebazpenaren jatorria eta bilakaera aztertzeko. Bigarrena, aurrez aurreko jardunaldia, datorren ostiralean, Ibarrekolandan, egingo da, EHUren Sarrikoko Zubiria Etxeko Graduen aretoan, 08:30etik 15:00etara.

Ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste, Catalina Gil Pinzón, Carmen Geha, Itziar Mujika Chao eta Gina Wirz-Suárez hizlariek. Jardunaldian, 1325 Ebazpenaren lau ardatz nagusiak jorratuko dira: emakumeen lidergo politikoa, justizia eta oroimena, indarkeriaren prebentzioa, eta babes soziala.

Hegoa Institutuaren eta GIG taldearen ekimen honek emakume migratuek eta erbesteratuek bakearen eraikuntzan duten rola azpimarratu nahi du, eta etorkizunerako erronkak plazaratu.

Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea: https://labur.eus/ifqqudzk