Bihar, azaroak 25, arratsaldeko 18:30ean izango da euskarazko yoga saioa Bidarte udaltegian; izan ere, yogazaleentzako zein praktika probatu nahi duenentzako ekimen irekia izango da, arratsaldeaz gozatzeko aukera aparta! Darabilbo eta Berbaizu Euskara Elkarteak elkarlanean antolatutako egitasmoaren bigarren saioa izango da, eta klasea Ainhoa Unzalu yoga irakasleak gidatuko du.
Parte hartu nahi dutenek hainbat bide dituzte izena emateko:
- www.darabilbo.eus webguneko galdetegia bete
- darabilbo@gmail.com helbidera mezua bidali
- Edo 607 503 132 telefono zenbakira deitu