PREST!

Ireki da GazteKluba Gabonak programarako izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Prest! aldizkaria 2025eko azaroaren 28a

Sormena, kirola eta teknologia ardatz izango dituen egitarau zabala, 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta

Bilboko Udalak abian jarri du GazteKluba Gabonak egitarauaren edizio berria, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako Gabonetako aisialdi eskaintza. Abenduaren 19tik urtarrilaren 3ra, hiriko hainbat espaziotan 24 jarduera eskainiko dira, eta helburua da gazteei elkarrekin egoteko, sortzeko eta ondo pasatzeko aukera ematea, kirola, teknologia, sormena eta beste diziplina batzuk ardatz hartuta.

Egitarauko proposamen gehienak doakoak izango dira, eta ordainpeko jarduerek 2 eta 5 euro arteko prezio sinbolikoa izango dute. Parte hartu nahi dutenek abenduaren 9a arte eman dezakete izena, Bilbo Gazte webgunearen bidez: bilbaogazte.bilbao.eus

Apuntatu eta deskubritu plan berriak lagunartean!