Korrikaren ideia eroa mahai baten inguruan egin ziren hainbat bileratan hasi omen zen gauzatzen, eta esan daiteke otordu batean eman zitzaiola behin betiko forma. Horrexegatik, urtemuga-jaiaren ardatza bazkari berezi bat izango da, ezohiko otordua, sorpresaz betea.
Jaia Ficoba erakustazokan egingo dugu (Irun, Gipuzkoa) eguerdiko 13:00etan hasita, eta 19:30 aldera amaituko dugu, Korrikaren errepaso historikoa eginda. Sarrera 20 eurokoa izango da, eta izena emateko hemen klikatu.
20. edizioko ospakizunean elkartuko gara, AEK eta KORRIKA maite ditugunok ez dugu hutsik egingo-eta. Aurreko edizioetako irudiekin osatutako bideoa ere prestatu dugu Ficobako deialdia indartzeko.