Aste honetako kronikak Bilboko AEK-ko zenbait euskaltegietan

Erabiltzailearen aurpegia
  LEGION CONDOR-i buruzko hitzaldia Santutxuko AEKn   Asteazkenean, maiatzak 28, Legion Condor-i buruzko lehenengo hitzaldia egin zuten Santutxu AEK euskaltegian. Hizlariak Aitor Argote eta Klaus Armburster izan ziren. Hasieran, serio samar hasi bazen ere, berehala jendearen jakinmina piztu eta galderak hasi ziren, hitzaldia baino lagun arteko elkarrizketa sortuz. Oso gustura aritu ginen ordu bete

2014-2015 ikasturtean euskara ikasteko deskontuak!!!

Erabiltzailearen aurpegia
Datorren ikasturteari begirako eskaintza berria! Matrikula orain egiten baduzu, %5eko deskontuaz gain, matrikula-saria osoa 4 epetan ordaintzeko aukera. Pasatu zaitez euskaltegitik ekainaren 20a baino lehen! Informazio gehiago hemen    

“LEGION CONDOR-EK ERAGINDAKO GERNIKAREN SUNTSIPENA” erakusketa

2014/05/21 - 2014/06/05

Santutxuko AEK euskaltegian Bilbo

“LEGION CONDOR-EK ERAGINDAKO GERNIKAREN SUNTSIPENA” erakusketak, 17 panelen bitartez, 36/37ko gerran, nazien bidegabekeria islatzen du eta bide batez, hutsune historikoak ere betetzen laguntzen digu (adibidez, gutxik dakite Alemaniak Espainiari Rifteko gudan laguntza eman zionik). Horrelako bitxikeria gehiago jakin nahi badituzu,orain da zure aukera, 2 astez Santutxuko AEKn erakusketa aparta ikusgai izango baituzu. HITZALDIAK: Maiatzaren 28an goizeko 10:00etan eta ekainaren 5ean arratsaldeko 19:00etan. HIZLARIAK: Andrea Heuschmid eta Klaus Armbruster (MILA ESKER bioi) ANIMATU ETA ETORRI!

Koka-kola eta Barea

2014/05/29 19:00etan

Kalderapeko Bilbo

Lizardi Mintza Taldeak eta Lizardi AEK euskaltegiak antolaturik. Sarrera musu-truk. Ramon Agirre eta Inazio Tolosa protagonista dituen antzerkiak Ez Dok Amairuren hondarearen errepaso sentimentala egiten du, musika eta umorea oinarri hartuta.

Erakusketa Santutxu AEK euskaltegian

Erabiltzailearen aurpegia
“LEGION CONDOR-EK ERAGINDAKO GERNIKAREN SUNTSIPENA” erakusketak, 17 panelen bitartez, 36/37ko gerran, nazien bidegabekeria islatzen du eta bide batez, hutsune historikoak ere betetzen laguntzen digu (adibidez, gutxik dakite Alemaniak Espainiari Rifteko gudan laguntza eman zionik). Horrelako bitxikeria gehiago jakin nahi badituzu,orain da zure aukera, 2 astez Santutxuko AEKn erakusketa aparta ikusgai izango baituzu. ANIMATU ETA ETORRI!

Kokakola eta Barea, emanaldia Kalderapekon, maiatzaren 29an, 19:00etan

Erabiltzailearen aurpegia
  Lizardi Mintza Taldeak (LMT) eta Lizardi AEK euskaltegiak anatolatuta Animatu zaitez! Sarrera musu-truk!

Liburu eta Disko eskaintza AEK-ko euskaltegietan

Erabiltzailearen aurpegia
AEK-ko euskaltegiko ikasleei zuzendutako programa hau urtean birritan egiten da, neguan lehenengoa eta udari begira bigarrena. Berton eskaintza osoa aurkitu ahal izango dituzu. Denetariko liburuak, musika, jolasak… Eskaera egiteko zure euskaltegian bertan bertan bete behar duzu. Katalogoa ikusi nahi? Udako irakurle kanpaina

HABEko idatzizko azterketak gainditzeko azken gomendioak

Erabiltzailearen aurpegia
  Maiatzaren 17an HABEren B1, B2 eta C1 mailetako azterketa idatziak izango dira BECen, eta, horren harira, idazlana hobeto egiteko zenbait ohar eta aholku ekarri ditugu hona:   Azterketara joan aurretik: Birpasatu aurretik idatzitako idazlanak eta idazlan horietan izandako gabeziak eta irakasleak emandako aholkuak. Egizu normalean burutzen dituzun gramatika akatsen zerrenda bat. Azterketa egunean, ahal

DARABILBO 2.0

Erabiltzailearen aurpegia
Euskara freskue auzokue !   Atzo, hilak 28, DARABILBO programaren 2.edizioa aurzketu zen Bilboko Alondegian. Aurtengo berezitasunei eta berrikuntzei buruzko informazio zehatzagoa lortzeko, eta antolatu diren ekimenetan izena emateko, jo ezazu helbide honetara: darabilbo.blogspot.com   Hona Maiatzaren programa zehatza:    

SANTUTXU-TXURDINAGAKO EUSKARAREN ASTEA

Erabiltzailearen aurpegia
Santutxu-Txurdinagako 14. Euskararen Astea amaitu da. Bai umeak, bai gazteak, bai edadetuak….denok egin dugu posible aurtengo euskararen astea arrakastatsua izatea. Euskararen astea SANTUTXU KANTARIrekin hasi zen eta taberna ibiltariarekin batera, auzoa girotu zuten hurrengo egunean egongo zen Flash Mob erraldoiari bidea eginez. Hurrengo goizean, auzoa festa giroan elkartu eta elkarrekin Flash Mob izugarria egitea lortu