NPB-aren erreforma eta nekazaritzako etorkizuneko belaunaldiak

2019/09/25 16:00

EHUko ekonomia Fakultateko Gradu Aretoan, Sarriko. Bilbo. Bilbo

Nekazaritza Politika Bateratuak, Europako politika zaharrenetako bat, aurrekontu nabarmen batekin kontatzen du. Benetan garrantzitsua izan da euskal nekazaritzarako, eta beraz, jendarte osorako. Eredu agroindustriala bultzatzen badu ere, zuzentzen dituen diru-laguntzak funtsezkoak izan dira ustiategi txikientzat. Jardunaldi honetan NPBaren erreformari buruzko gogoeta bultzatu nahi dugu, besteak beste, galdera honi erantzuteko asmoarekin: erreforma hau aukera bat izan daiteke eredua aldatzeko? Horretarako, 2020 NPBa eta etorkizuneko belaunaldiei buruzko ikerketa bat aurkeztuko dugu, honen autorearekin. IPES-Foodeko ordezkariak beraien proposamena aurkeztuko digu, nekazal politiketatik elikadura politiketara trantsizioarena, ikuspegi zabal batetik. Erreforma honen negoziazioen egoera ezagutuko dugu eta honen inguruan baserritarrek dauzkaten aldarrikapenak. *Jardunaldia gazteleraz izango da.

Sutondotik Plazara lehiaketa

Sutondotik Plazara lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Parte hartu Sutondotik Plazara lehiaketan ilustrazio, argazki, ikusentzun edo/eta narratiba batekin. 3.800€tan baloratutako sariak eta urrian elikadura burujabetzarako Nyéléni Europa 2.foroan (Errumanian) parte hartzeko aukera! Animatu!

Elikadura burujabetzaren astea

Elikadura burujabetzaren astea

Erabiltzailearen aurpegia

Baserritarren Nazioarteko Borroka Egunaren harira, elikadura burujabetzaren astea antolatu dugu Euskal Herriko Unibertsitateko Kanpus desberdinetan: Gasteiz, Donosti eta Leioan. Merkatu agroekologiko, soziala eta eraldatzailea, elikadura burujabetza eta TTIPari buruzko hitzaldiak eta Bide Berriak dokumentala ikusteko aukera izango da.