2019/09/25 16:00

NPB-aren erreforma eta nekazaritzako etorkizuneko belaunaldiak

NPB-aren erreforma eta nekazaritzako etorkizuneko belaunaldiak
EHUko ekonomia Fakultateko Gradu Aretoan, Sarriko. Bilbo., Bilbo
Nekazaritza Politika Bateratuak, Europako politika zaharrenetako bat, aurrekontu nabarmen batekin kontatzen du. Benetan garrantzitsua izan da euskal nekazaritzarako, eta beraz, jendarte osorako. Eredu agroindustriala bultzatzen badu ere, zuzentzen dituen diru-laguntzak funtsezkoak izan dira ustiategi txikientzat. Jardunaldi honetan NPBaren erreformari buruzko gogoeta bultzatu nahi dugu, besteak beste, galdera honi erantzuteko asmoarekin: erreforma hau aukera bat izan daiteke eredua aldatzeko? Horretarako, 2020 NPBa eta etorkizuneko belaunaldiei buruzko ikerketa bat aurkeztuko dugu, honen autorearekin. IPES-Foodeko ordezkariak beraien proposamena aurkeztuko digu, nekazal politiketatik elikadura politiketara trantsizioarena, ikuspegi zabal batetik. Erreforma honen negoziazioen egoera ezagutuko dugu eta honen inguruan baserritarrek dauzkaten aldarrikapenak. *Jardunaldia gazteleraz izango da.