EDE Taldea gizarte esku-hartzearen sektorean oso garrantzitsua den enpresa taldea da. “Beste behin ere, Zuzendaritza pertsonenganako errespetuaz eta solidaritateaz ahaztu da, plantillak berak egunero jarraitzen dituen balioak”, azpimarratu du sindikatuak.
CNTren arabera, “enpresak CNTko sail sindikaleko kide bat kaleratu zuen ST3 elkartean, negoziazio prozesu baten erdian, bere ohiko politika antisindikala jarraituz”, joan diren lau urteetan CNTk aurre egin dituen politikak, zenbait epaitegik hauei arrazoia emanez. “Berriro ere argi geratu da enpresa honek beste edozein enpresa legez funtzionatzen duela, nahiz eta entitate sozial gisako enpresaren itxura eman nahi duen. Aldi honetan kaleratzea nulutzat jo dute”, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak. CNTren arabera, epai hau garrantzitsua da, “gure kidea berriz onartzera derrigortzen baitu”.
Azkenik, nabarmendu nahi da Bilboko 4. Giza Epaitegiaren autoaren garrantzia, zeini ezin zaion errekurtsorik ipini. “Azken lau urtetan enpresa taldea banatzen saiatu da bere onurarako, baina hemendik aurrera ezin izango du berdin jarraitu. Bere estrategia anti-sindikala nabarmen geratu da”, esan du erakunde anarkosindikalistak. “Estrategia antisindikal bat gelditzea lortu dugu, negoziazioak partzializatzea, kaleratzeak… enpresak ematen duen informazioa manipula daitekeenean”, azpimarratu du sindikatuak.