Hainbat instituzioek ekonomia hoberuntz doala aipatzen dute, sinatu diren milaka kontratuak aipatuz, baina CNTren ustetan, “ez dute egoera erreala azaltzen”. Badirudi “krisia” gaindituta dagoela, baina langileriarentzat “prekarietatea, pobretzea eta hilabete amaiera baino haratago bizitza antolatzea ia ezinezkoa den eguneroko bizitza baita”, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.
CNTk txosten honekin, Análisis de la situación socio económica 2007-2017: una década perdida, egoera hau argitu nahi du. Aberastasunaren sorrera aztertu da (BPGren bitartez), enpleguaren egoera (pertsona enplegatuen kopurua) eta errentaren eboluzioa. “Langabeziaren analisia kanpo utzi dugu, honen inguruan informazio nahikoa baitago”, sindikatuak esan du.
Ondorioen artean, azpimarratzekoa da aberastasunaren sorrera aldetik, krisia gaindituta dagoela. Hala ere, “jardunaldi osoko 134.225 enplegu deuseztu dira, prekarietatea handituz”, CNTk esan du. Beste aldetik, hamarkada honetan pobreziaren hazkunde garrantzitsu bat eman da.
Amaitzeko, erakunde anarkosindikalistaren iritziz, “eliteek monopolizatiko duten hazkunde ekonomiko baten testuinguru bat biziko dugu; bitartean, hazkunde honen sortzaileek, langileriak, egoera okerra bizitzera pairatuko du”. “Bizitza ziztrin bat bizitzera kondenantzen gaituzte”, ebatzi du CNTk.
Txostena hurrengo helbidean irakur daiteke: https://issuu.com/cntsindikatua/docs/informe_situacion_laboral_euskalher