Maiatzaren Lehenean CNTk hainbat manifestazio eta ekitaldi antolatu ditu Euskal Herrian. Bilbon, hitzordua Gran Vían (56-58) izango da, 11:30ean, eta mitina Arriaga plazan. Iruñean 12:00etan aterako da Errekoleta plazatik; ordu berean Barakaldoko ekitaldia hasiko da (Bide Onera); Gasteizen 12:30ean izango da Europa Biltzar Jauregitik. Donostian Orereta-Errenteriatik (Zumarkalea) martxa bat izango da 10:45ean, Donostiaraino (Gros, Katalunia plaza), eta ekitaldi bat 13:30etan (Gros, Katalunia plaza).
Hurbil dugu Maiatzaren Lehena, langileriarentzako urte gogor baten ondoren, zeinetan gero eta herritarren sektore handiagoek hilabete bukaerara heltzeko arazoak dituzten. Sistema kapitalistak dakarren krisia larriagotzen ari da eta, betiko moduan, geuk ordaintzen dugu. Lan prekarietateari, langabeziari eta etxebizitza lortzeko zailtasunei bizitzaren kostuen igoera eta etengabeko murrizketak gehitzen zaizkie. Hori langileriaren energia edota elikadura bezain beharrezkoak diren baliabideak eskuratzeko zailtasunaren handitzean nabaritzen da, baita osasun eta hezkuntza arloetan ere.
COVIDagatiko pandemiak ondorio ekonomiko eta sozial larriak ekarri ditu, baina horiek ezin dira sistema kapitalistak jadanik zekarren krisitik atera. Bere betiko baliabide pilatu eta kontsumitu beharrak ikaragarrizko eragina du alarma seinaleak etengabe ematen dituen planetan.