Gaur herri ekimen hau babesten duten sindikatu eta gizarte eragileak kanpainari bultzada berri bat eman nahi izan diote. Horregatik kalera atera dira Donostian, Gasteizen eta Bilbon, herritarrei ekimena aurkeztu eta euren sinadurak biltzeko asmoarekin.
ELAko Idazkari Nagusiak ere parte hartu du mobilizazioan. Adolfo Muñozek ekimen honen garrantzia azpimarratu du: “Eusko Jaurlaritzak murrizketekin jarraitzen du; etxebizitza politika edo Diru-Sarrerak Bermatzeko Gutxieneko Errenta horren adibide argiak dira. Politika hauek pobreziara bultzatzen gaituzte. Horregatik egoera hau iraultzeko mobilizazioa ezinbestekoa da, eta ekimen hau horren barruan txertatzen dugu”.
Iruñean ere jendea kalera da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, baina oso arrazoi ezberdinagatik. Nafarroako Parlamentuko Mahaiak atzera bota zuen ekimen honen tramitazioa, “aurrekontu-kredituen hazkundea dakarrela” argudiatuta. Kartaren ordezkariek erabaki hau salatu dute Parlamentuaren aurrean. “Erabaki oso larria da, herritarron interesen aurka hartutako erabaki anti-demokratikoa. Hala ere ez dugu etsiko eskubide sozialak bermatu eta hobetzearen aldeko borrokan”.