Hitzarmen horri esker ez dira gehiago prekarizatuko lan-baldintzak atal esternalizatuetan, eta hitzarmenaren aplikazioa denei bermatuko zaie. Gainera, pertsonalak subrogazio-eskubidea ere izango du. ELAk Bizkaiko Ostalaritza-sektorearen Hitzarmena sinatu du uztailaren 18an. Hitzarmenean, besteak beste, hurrengo puntu hauek jaso dira:
- Indarraldia: 2018-2020 urteetarako, eta ultraaktibitate mugagabearekin.
- Soldata-igoerak: 2018. urtean %2, eta 2019 eta 2020. urteetan KPI+%0,15.
- Hitzarmena salbuestearen aurkako klausula.
- 25 euro/hileko plusa, sektorearekin loturiko prestakuntzarik ematen ez den enpresetan.
- Sukaldaritza kolektiboa eta turismo-etxebizitzak hitzarmenaren eraginpera sartu dira.
Esternalizazioa eta subrogazioa arautu dira. Testu aitzindaria izan da, sektorean lan egiten duten kidego guztiak Ostalaritza Hitzarmenaren pean hartu baitira. Hitzarmen horri esker ez dira gehiago prekarizatuko lan-baldintzak atal esternalizatuetan, eta hitzarmenaren aplikazioa denei bermatuko zaie. Gainera, pertsonalak subrogazio-eskubidea ere izango du.
Oraingo hitzarmen honen testuingurua esternalizazioarena da. Izan ere, Ostalaritza-establezimenduek gero eta atal gehiago esternalizatzen dituzte. Horrela, sektoreko lan-baldintzak prekarizatu nahi dituzte, Ostalaritza Hitzarmenaren aplikazioa saihestuz. ELAren ekimenez sartu den testua dela-eta, esternalizatu diren atal guztietan Ostalaritza Hitzarmena aplikatu beharko da; eta subrogazio-eskubidea dela-eta, lanpostu guztiak egonkortuko dira.