Alokairuen prezioa mugatzea ez dago jarduera politikotik kanpo

Erabiltzailearen aurpegia ELA Sindikatua 2019ko uzt. 3a, 10:13

ELAn sarritan landu dugu alokairuan dauden etxebizitzen gaia. Gai honen garrantziaz aspaldi ohartu zen gizarte;, hori dela eta, berri asko daude alokairuaren inguruan eta badira ere arazoari irtenbidea aurkitzeko eztabaida ugari, maila lokalean ezezik, baita eta maila internazionalean ere.

Aurreko buletinean salatu genuen EAEko etxebizitzen alokairuaren prezioak marka guztiak hautsi zituela, 1047,7 euro izan zen prezioaren batez bestekoa. Igoera neurrigabe hau eta alokairuan dauden etxebizitzen falta ez da EAEri eragiten dion fenomenoa bakarrik, mundu mailako hiri asko egoera honetan aurkitzen dira eta arazo berdinari egin behar diote aurre.

Herritar gehienentzat onartezinak diren zifra horiek ezagutzera emateaz eta horiek salatzeaz gain, aurreko boletinean ere arazo handi horrentzako soluzio batzuk ere planteatu genituen. Alokairuaren prezioa mugatzea, planteatzen genuen neurrietako bat zen eta berriki hiri askotan ikusi dugun neurria izan da, hala nola, Berlin, Viena edo New Yorken, Estatu frantsesak ere izango du bost urtean indarrean neurri hau:

  • Berlin izan da lehen hirietako bat martxan jarri dena eta bost urtetarako alokairuaren prezioaren izozketa onartu du legez, etxebizitzen merkatuaren espekulazioari frenoa jartzeko asmoa duena.

  • New Yorkeko estatuak ekainean berriro ere prezioak mugatu ditu lege baten bitartez, zeinak aurreko legeak baino zonalde gehiago barneratuko ditu.

  • Parisentzako, prezioen erregulazioa ez da inolako nobedadea, 2015ean indarrean egon baitzen lege bat, baina 2017an indarrean egoetari utzi zion. Lege berriak, aurrekoak egin zuen bezala, urtero ezarriko du erreferentziazko prezio bat metro karratua izango duena hizpide. Jabeak ezin izango du gainditu %20 baino gehiagoko prezioa ezta jeitsi %30etik baino gutxiago.

 Adibide hauek erakusten dute prezioak mugatzearen proposamena ez dela jarduera politikotik aldendua dagoen zerbait. Neurri hauek dagoeneko badira munduko hiri batzuen errealitate, hiri hauek derrigortuta ikusi dira merkatu librearen eta jabe handien espekulazioaren aurka egiteko pausuak ematera. Hortaz, borondate politikoaz ari gara, jendearen arazoak konpontzeko borondateaz, hain zuzen.

Nolanahi ere, nabarmendu nahi dugu, etxebizitzaren arazo honi buelta emateko, ez da bakarrik beharrezkoa prezioaren mugaketa, neurri hau beste batzuekin batera eman behar da etxebizitza eskubide erreala bermatzeko.