Maiatzak 1

Erabiltzailearen aurpegia EraginBilbo 2019ko api. 29a, 11:31

Gazte eta langile izateak gure bizitza ardazten eta guztiz baldintzatzen du. Gazte langileak gara gure lan zentroetan prekarietatearen aurpegirik gordinena bizitzen dugunean, gazte langileak gara etxebizitzaren alokairua ordaindu ezin dugunean, gazte langileak gara gure auzoetan guztia merkantilizatu eta apustu etxeak irekitzen dituztenean.

Baina zapalkuntza hauek guztiak pairatzen ditugun bezala, gazte langileak gara errealitate gordinari aurre egiteko eta borrokari ekiteko. Maiatzaren Lehena, langileon nazioarteko eguna, urtean gorriz markatutako eguna da.

El 1 de mayo, día internacional de clase trabajadora, es un punto rojo en el calendario. Rojo, como el color de la esperanza de la clase trabajadora. Están desmontando de manera acelerada todas las conquistas ganadas gracias al esfuerzo de millones y millones de personas durante muchísimos años. No solo están atacando las condiciones de vida de las jóvenes trabajadoras, sino que están poniendo entredicho la dignidad de las personas trabajadoras. Es más necesario que nunca salir el 1 de mayo a la calle y luchar con todas nuestras fuerzas. ¿Qué es el 1 de mayo, si no es el orgullo de pertenecer a una misma clase y el sueño de luchar por un futuro más digno? 

Etsipena eta amorrua txapon beraren bi alde dira. Etsipena, irtenbiderik ez dagoela esaten digutelako eta irtenbiderik ikusten ez delako sarritan. Baina aldiz, amorrua, lehen pertsonan bizi dugulako prekarietateak eta esplotazioak suposatzen duen guztia.

Amorrua, gauzak eraldatzeko, indar kolektiboan bilakatu behar da. Arazo kolektiboei erantzun kolektiboak eman behar zaizkie. Zentzu horretan, ERAGINetik argi daukagu; antolatzeko zailtasun gehien dituzte gazte langileekin lan egin, hausnartu eta borrokak artikulatzen ari gara. Momentu honetan, langile fronte ezberdinak irekita ditugu. Ostalaritzako langileak, akademietako langileak, autonomo faltsuak diren riderrak eta apustu etxeen kontrako gazte langile antolatuak dira adibide horietako batzuk. Helburu bakarra daukagu: gazte langile ezberdinen arteko aliantzak sortu, borrokak artikulatu eta prekarietatearen eta esplotazioaren kontrako olatua elikatu. Soilik horrela emango diogu buelta gaur egun bizi dugun egoerari.

Gazteak gara bai, baina ezin ditugu ahaztu langile borrokan bidelagun ditugun sektore guztiak. Pentsionistak, emakume langileak… Azken bi urte hauetan Bilbo aldaketaren sinboloa izan da eta horrela izaten jarraitu behar du. ERAGIN bertan egongo da, bai Maiatzaren Lehenean eta baita urteko beste egun guztietan ere.

Algunos quieren buscar soluciones fáciles y rápidas para problemas complicados; en la lucha contra la explotación no existen atajos o fórmulas mágicas. El trabajo diario, la praxis desde la base y la concienciación permanente son ingredientes indispensables para avanzar en ese camino. Los movimientos que trabajan en esa misma lógica son compañera de viaje, ya que, como se ha mencionado anteriormente, nosotras somos una gota de agua más en la ola contra la precariedad y la explotación. Ahora más que nunca, en este momento histórico donde el capital está atacando brutalmente, no podemos dividir fuerzas. ¡Si estamos unidas, avanzamos!

Gora gazte langileak! Gora Maiatzaren Lehena! Gora ERAGIN!