Euskaraldia 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa soziala da. Bilbon jadanik hainbat lantalde ari dira prestaketa lanetan eta lantalde horien dinamizazioa izango da kontratatuko den pertsonaren ardura nagusia.
Hauek dira aurreikusten diren funtzioak:
- Bilboko eragileei eta herritarrei ekimena aurkeztu
- Euskaraldiaren bueltan euskaltzaleak saretu.
- Lantaldeak koordinatu.
- Batzordearekin batera, plangintza zehaztu (ekintzak, komunikazioa…).
- Batzordean zehazten diren kudeaketa lanak bideratu.
- Barne eta kanpo komunikazio lanak gauzatu.
- Ekimenaren aurrekontua kudeatu.
- Euskaraldiaren koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu, eta gainontzeko herriekin koordinatuta egon.
Eskatzen da:
- Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
- Bilbo eta auzoak ezagutzea.
- Bilboko euskalgintza ezagutzea.
- Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna.
- Eragiletzarako gaitasuna (ekimena Bilboko auzoetan aurkeztu eta ekimenera jendea erakartzeko gaitasuna).
- Kudeaketarako gaitasuna.
- Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, ikus-entzunezkoen ekoizpena, webguneen kudeaketa, diseinua,…).
- Lanerako autonomia maila altua eta ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.
- Autoa eta gidatzeko karneta izatea baloratuko da.
Lanpostuaren baldintza zehatzak hautaketa prozesuan zehaztuko dira.
Interesa duen orok ondoko helbide elektronikora bidali dezake curriculuma: bilbon11egun@gmail.com, martxoaren 29a baino lehen.