Euskaraldia

Euskaraldia 3, igandea

Erabiltzailearen aurpegia Eztizen Artola 2018ko aza. 25a, 19:44

Asteburuari agur esateko ordua hurbiltzen ari da, eta afaldu baino lehen albisteak jarri ditugu etxeko telebistan.

Ordutegiak direla eta, Etb2ko “Teleberri”a ikusten dugu etxean (ohitura hau ere aldatu beharko genuke euskaraldiarekin batera?) eta ohartu naiz, kazetari gehienek ahobizi txapa eramateaz gain, elkarrizketatu askok ere soinean zeramatela.

Orduantxe kezkatu naiz, ahobizi bat gazteleraz hizketan entzun dudanean. Ziur asko, kazetariak ez zion erraztasun gehiegirik eman euskara hutsean aritu zedin, baina iruditzen zait, telebistak eskainitako proiekzioa baliatuta, aukera itzela litzatekeela ahobizi guztiok gure autuari eutsi eta komunikabideetan ere, hizkuntza ohiturak aldatzeko.