Sarreran zeuden administrarietako batek belarriprest txapa zuen soinean, bigarrenak txaparik ez. Hala ere, biek zuten euren aurrean “administrazioan ere egidazu euskaraz” (edo antzeko zerbait) dioen karteltxoa.
Txaparik ez zuenak hartu nau azkenean. Iladan nengoela txapa etxean ahaztu zaiola pentsatu dut, baina karteltxoa zuenez euskaraz lasaitasunez egin ahalko niola ziurtzat jo dut. Erratu naiz, ordea. Euskaraz hitz egiten hasi, eta “en castellano, por favor” erantzun dit. Ni harrituta geratu naiz, tonu ez oso atseginean erantzun dit gainera. “Parkatu?” galdetu eta euskara ulertzen ez zuela erantzun dit. Kartela ken zezala gomendatu diot orduan, tonu haserrean, ez dezan “ilusio” faltsurik eragin.
Alde egin baino lehen, erreklamazio orria eskatzekotan egon naiz, baina ez egitea erabaki dut, denboraz estu nenbilen eta.
Buruan bueltaka daukat ordea egin ez izana.