XXIII. Mendi-Jardunaldiak, bideari jarraituz

Aurtengoak, Gailurra mendi taldeak antolatzen dituen XXIII. Mendi-Jardunaldiak izango dira; beti bezain interesgarriak.

Iazko bideari eutsiz, Gailurrak antolatzen duen mendi-bideoen eta argazkien lehiaketak tarte zabala izango du jardunaldietan. Asko izan dira jaso ditugun bideo eta argazkiak, eta horien bidez, mendizale xumeagoen jarduerak ikusteko aukera izango dugu. Astelehenean lehiaketako argazkien iruzkina eta sari-banaketa izan zen eta gaur aldiz, nazioarteko mendizale handi bat egongo da gure artean; Alex Huber eskalatzaile alemaniarrak aho bete hortz utziko gaitu zailtasun handiko jardueren nondik norakoak kontatzean. Betiko legez, emanaldi guztiak Bidebarrietako liburutegian izango dira arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Hona hemen egitaraua:

- Urriaren 29an, Alex Huber eskalatzailearen hitzaldia izango da.

- Urriaren 31an, lehiaketako bideoen emanaldia eta sari-banaketa izango da. Ikusleek sariketan parte hartzeko aukera izango dute.

Etorri eta gozatu mendizaletasunaren magiaz!