“Hona heldu nintzenean haur bat nintzen”

Ander Iturraspek Athleticekin duen kontratua luzatu du, 2019ra arte. Albiste ederra da beretzat eta taldearentzat. “Hona heldu nintzenean haur bat nintzen”, gogoratu du Ander Iturraspek prentsaurrekoan. Abadiñarra txikitatik dago Lezaman, eta konturatu orduko lehen taldearen zutarrietako bat da. Izan ere, Marcelo Bielsak zelai erdiko makinistaren ardura eman zionetik Athleticen jokoaren bermatzaileetako bat bihurtu da Iturraspe. […]

Osorik irakurri