Athleticek 2015-2016 denboraldiko kamiseta aurkeztu du. Marra sendoagoak dauzka kamisetak, eta espero bezala, Kutxabanken publizitatea darama soinean. Klubak esan du historia oinarrian hartn duela Nike etxeak; “gure nortasun berezia eta gure historia islatzen dituena” omen da kamiseta. Gainera, kirol mailan errendimendua hobetzeko sortutako jantzia dela nabarmendu dute klubeko arduradunek.