Rafa Iriondo hil zen atzo, Athleticek bere historian izan duen jokalari garrantzitsuenetako bat. 40. hamarkadako talde mitikoa osatzen zuen Iriondok. Zarra, Gainza, Panizo eta Venaciogaz batera, errenkadan ahoskatzen zen erasoko taldetxoa osatu zuen. Historikoa, eta sei titulu lortutakoa. Gerora, Athleticen entrenatzaile ere izan zen. Argazkia: www.athletic-club.eus