Mezu hori bota du bertsoan udaletxeko balkoitik Manex Sagarnak, Athleticeko nesken atezainen entrenatzaileak, emakumeen futbolaren aldeko aldarri argia eginez. Gabarrarik gabe, baina emozio handiz bizi izan da gaur Liga garaipena. Begonako basilikan hasi, udaletxean jarraitu, eta Aldundian amaitu da jaia. Jokalariek autobus baten gainean egin dute ibilbidea, Bilboko kaleetatik zehar zaleak agurtuz. Milaka zale batu […]