Athleticek 1-1 berdindu du Huelvako Sportingen aurka. Puntu bat eskuratu dute zurigorriek liga txapelketako bigarren partiduan. Bizkaitarren gola Yulema Corres gasteiztarrak egin du 35. minutuan eta berdinketaren gola Anitak egin du 59. minutuan penalti jaurtiketa baten ondorioz. Hurrengo aurkaria U.D TACUENSE izango da. Argazkia: Athletic-Club.eus