Athleticeko neskek 4-0 irabazi zuten Zaragozaren aurka haien bertsiorik onena berreskuratuz. Lehen minututatik intentsitate handiarekin hasi ziren Joseba Agirreren jokalariak. Jokaldi onak sortuz eta baloiarekin ondo konbinatuz aurkariaren atera erraztasunez heltzen ziren, eta Zaragozak faltak eginez besterik ezin zuen jokoa eten. Hala ere, hasierako minutu hauetan 350 partida ospatzen zituen Iraiak berdegunea utzi behar izan zuen lesio baten ondorioz. (Argazkia: LaLiga.es)