Kultur Astea 2016

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Astokariko ekitaldiekin ospatu dugu aurtengo Kultur Astea, laburpena hurrengo bideoan

Ibarrekolanda Paris 2016

Erabiltzailearen aurpegia
Parisetik zapatilak zulatzen ibili ziren martxoaren 13tik 19ra Ana, Celso, Izarra, Patxi eta Roberto irakasleekin Batxilergoa 1. mailako 60 ikasle . Laburpena  twitterren eta bideoan

Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia Institutuan

Erabiltzailearen aurpegia

Eliteko bertsolariek hasiera eman zioten aurtengo Kultur Asteari. Bertso-saioak bi orduko iraupena izan zuen. Lehenengo zatia didaktikoa izan zen, argi eta zorrotz azaldu ziguten zer den bertsolaritza, eta bigarrena  ohiko saioa, hori bai indartsua eta dibertigarria. Arkaitz Estiballesek txutxumutxu bat kontatu zigun, zertan ibili zen gure artean gaztea zelarik.

'Bizi muga-mugan', Ibarrekolanda BHIko ikasleek egindako LIPDUB alaia

Erabiltzailearen aurpegia

En Tol Sarmiento (ETS) musika taldearen 'Beldurrik ez' abestiaren laguntzarekin LIPDUB izugarri polita grabatu zuten otsailaren 5ean Ibarrekolanda institutuko ikasle zein irakasleek inauteriko oporrei ongi etorria emateko asmoz. 

 

Bizi muga-mugan LIPDUB alaia

Erabiltzailearen aurpegia
En Tol Sarmiento musika taldearen beldurrik ez abestiaren laguntzarekin LIPDUB izugarri polita grabatu genuen otsailaren 5ean inauteriko oporrei ongi etorria emateko, hauxe


 Makinistak ikasleak izan ziren, hori bai Patxo eta Beñat irakasleen laguntza ordain ezinarekin.

Zergatik ez? bidaia

Erabiltzailearen aurpegia
Batxilergoa 2. mailako 30 ikasleekin Celso, Patxi eta Roberto irakasleek   zergatik ez? bidaia egin zuten, azaroaren 25etik 27ra . Laburpena hurrengo bideoan



 Hau izan zen bidaiaren egitaraua,



Euskararen Eguna patioan

Erabiltzailearen aurpegia
Abenduaren 3an, goizeko 9etan, patioan bildu ginen eguna ospatzeko. Gertatutakoa hurrengo bideoan dago ikusgai

Bikain EIZUEIN ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia
Txapela kentzeko moduan aritu ziren gure ikasleak EIZUEIN ekitaldian Bilboko Kontserbatorioan.
Aurkezleak, txotxongiloak, musika ... eta bideo hau lekuko


EIZUEIN.EUS

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Abenduaren 2an Arangoiti, Deustu, Ibarrekolanda eta San Inazioko Ikastetxeetako ikasleak Bilboko Kontserbatorioan bilduko dira, elkarrekin Euskararen Eguna ospatzeko. Aurten zabalduko den mezua EIZUEIN.EUS izango da.

 

Urrezko mendekua

Erabiltzailearen aurpegia
DBH 4. mailako Eva Carrónek irabazi du VI. Mikroipuin Lehiaketa DBH 3-4 zikloaren atalean.
Hauxe da,


Urrezko mendekua.
"Geldi zaitez, ez jo gehiago!" Esaten nion nire aitari, hark jotzen ...