uriola.eus

Athleticen kamiseta berria

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Athleticek kamiseta berria aurkeztu du San Mamesen. Lehenengo elastikoa klasikoa izango da, betikoa, marra zuri-gorriak izango dira nagusi. Besoak, berriz, gorriak eta beltzak izango dira, lepoak ere marra beltza darama. Berezitasun bakarra bi tonalidadeetan desberdintzen duen hirukia da, armarria serigrafiatuta balego bezala. Prakak eta galtzerdiak beltzak izango dira. Aparteko kamiseta, ederra eta dotorea, Europatik paseatzeko egina.

Horrela Nikek pasadan urteko kritikak bukatutzat eman nahi ditu. Orduan, Athleticen kamiseta markak eskaintzen zuen diseinu normala izan zen, Malagak edo Errealak zutena, baina koloreak aldatuta. Aurten, berriz, estilo propio eta bakarra izango du Bilboko taldeak, esklusiboa eta pertsonalizatua.

Bigarren kamisetan kolore berdea berreskuratuko du Athleticek. Zaleen oso gustukoa izan zen orain dela bi denboraldi ateratako kamiseta berdea, eta kolorea berriz erabiltzea erabaki dute. Aurtengo kamiseta berdea izango da ia bere osotasunean, zuri-gorri ukitu batzuekin, Petronorren logoa barne. Praka zuriak eta galtzerdi gorriak, Euskal Selekzioak erabiltzen duen janzkeraren antzera.

Bihar Athleticeko jokalariek kamiseta berriak estreinatuko dituzte. Getxoko Fadura zelaian denboraldiko lehenengo lagunartekoa jolastuko dute, arratsaldeko 19:00etan, Getxoko Selekzioaren kontra. Horrez gain, bihartik aurrera, elastiko berriak salgai egongo dira Athleticen denda ofizialetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa