Athletic

Athletic - Benfica, Txapeldunen Ligako lagunarteko partida

Erabiltzailearen aurpegia Iker Elorriaga 2014ko uzt. 31a, 17:16

Athleticek aurre denboladiko partiduekin jarraituko du gaur Suitzan. Arratsaldeko 19:30ean Portugaleko Benficaren kontra jokatuko du. Arerio benetan gogorra Txapeldunen Ligako kanporaketa era onenean prestatzeko. Pasadan denboraldian, Benficak, Europa Leagueko finala Sevillaren aurka galdu zuen eta UEFAko taulan bostgarrenak dira. 

Ernesto Valverde entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Benficaren aurka jokatzeko: Iraizoz, Toquero, Laporte, Erik Moran, Beñat, Iturraspe, Ibai, Iago Herrerin, Iraola, X.Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Balenziaga, Unai Lopez, Bustinza eta Viguera.

Partidu horretan ez da Borja Ekiza egongo. Iruñeako atzelaria Athleticekin akordio batera heldu da eta bertan behera gelditu da Bilboko taldearekin lotzen zuen kontratua. Lezaman hezia, 4 denboraldi bete ditu lehenengo taldean 2010ean Caparrosek igo ondoren. Nahiz eta gaztea izan, 26 urte ditu, eta Jokin eta Bielsaren hamaikakoetan askotan agertu, Valverderekin bigarren plano batera pasa zen, lesioak direla medio.

Beste urte baterako kontratua zuen, baina Athleticek askatasun eskutitza eman dio, eta Eibarren jokatuko du aurten, eta datorren urtean mailari eusten badiote. Txingurrik bere lau atzelariak hautatu ditu: Laporte, Gurpegi, San Jose eta Etxeita.

Beraz, Ekizak ez du Txapeldunen Ligan jokatuko. Atzo Txipreko Limassolek 1-0 irabazi zuen Zeniten aurka. Datorren astean, asteazkena 6, arratsaldeko 18:00etan, abantaila txiki horri eusteko gai badira, eta Errusiako taldea kanporatzen badute, Athletic hurrengo zozketan onenen artean egongo da, eta Porto, Arsenal, Napoles, Bayer eta Zenit bera sahiestuko lituzke.

Nesken taldea

Athleticek bere nesken lehen taldea aurkeztu zuen Lezaman. Piru Gainza harmaila jendez beteta egon zen neskei arrera onena emateko prest. Iaz Ligan bigarrenak izan ziren eta Kopako finala galdu zuten Bartzelonaren aurka, horregatik, aurten, gogo biziz hasiko dira tituluren bat irabazteko asmoarekin.

Horretarako bi fitxaketa egin dituzte uda honetan. Yulema Corres Gasteizko aurrelaria eta Maite Lizaso Real Sociedadean jokatu duen erdilaria. Bi jokalari berri hauekin erdi eta goi parteko postuak indartzen dira, talde hobea sortuz. Juan Luis Fuentesen taldea urriaren 7an izango du Ligako lehenengo partidua, Lezaman, Huelvako Sportingen aurka. Athleticen Web orrian daukazue egutegi osoa.