Athletic

Athletic - Toulouse, aulkiaren txanda

Erabiltzailearen aurpegia Iker Elorriaga 2014ko abu. 2a, 18:05

Mikel San Jose hasierako hamaikakoan egongo da Baionan jokatuko den partiduan. Aurre denboraldi gogorra izaten ari dela esan zuen prentsa aretoan, eta abuztuaren lehenengo egunetan egon arren taldea lehiatzeko prest dagoela adierazi zuen ere. Hiru aste barru Txapeldunen Ligarako txartela egongo da jokoan, eta probak egiteko egun gutxi gelditzen dira.

Horregatik gaurko partidurako Txingurrik ohikoak izango ez diren jokalariak deitu ditu. Azkenengo aukera izan daiteke jokalari batzuentzako, eta kolokan daudenen etorkizuna laster jakin dezakegu. Oraindik deskarteak egin behar ditu Valverdek, eta guztientzako lekurik ez da egongo. Guillermo edo Toquero, Aketxe edo Galarreta, Unai Lopez, Bustinza... lan haundia egin beharko dute gaurkoan lehen taldean gelditzeko.

Partidua arratsaldeko 19:00etan jokatuko da, eta Toulouseko presidenteak kamerarik ez egotea eskatu zuen, beraz, azkenean ez dute ETB1-en emango. Ernesto Valverde entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Toulousen aurka jokatzeko: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, Erik Morán, San Jose,, Kike Sola, De Marcos, Iago Herrerin, Susaeta, X.Etxeita, Guillermo, Aketxe, Unai Lopez, Bustinza, Ruiz de Galarreta eta Viguera.

 

Beste aldetik Athletic Clubek eta CD Tenerifek akordioa lortu dute Iker Guarrotxena jokalariak talde horretan lagatuta joka dezan 2014-2015 denboraldian. Beraz, Albizuaren bide berdina egingo du eta berarekin jokatzen jarraituko du Kanariar Uharteetan. Datorren urtean biak itzuliko dira Lezamara, eta Txingurri konbentzitzeko aukera berri bat edukiko dute.