Athletic

Lehenengo puntuak eskuratzeko ordua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Elorriaga 2014ko abu. 30a, 13:04

Argazkia: http://www.athletic-club.net

Athleticek Levanteren kontra jokatuko du arratsaldeko 19:00etan San Mamesen. Txapeldunen Ligako garaipen bikaiana alde batera utzi behar dute lehoiek, txipa aldatu, eta Malagan gertatu zenari buelta eman behar diote, lehenengo hiru puntuak eskuratzeko.

Aurrean Mendilibar egongo da, Athleticen entrenatzaile ohia, partidu fisiko bat bilatzeko asmoarekin. Pasadan denboraldian zuri-gorrien beste ezagun bat egon zen Levanteko aulkian, Jokin Caparros, eta berak erabiltzen zuen hamaikakoa eta estiloa taldean darrai. Barral, El Zhar, Xumetra, Diop... presioan lan eskerga egiten duten jokalariak dira.

Valverdek, berriz, azken partiduekiko aldaketak egingo zituela iragarri zuen prentsa aretoan. Isma Lopezen debut bikainak hamaikakoaren ateak zabaldu diezaioke. Viguerarentzako bere lehenengo deialdia izango da, eta debutatzeko aukera asko ditu. Egoera berdinean, Ager Aketxe, 19 izeneko listan sartu eta gero.

Honek dira Txingurrik deitu dituen jokalariak: Iraizoz y Herrerín; De Marcos, Gurpegui, Laporte, Balenziaga, San Jose, Etxeita; Iturraspe, Rico, Beñat, Unai Lopez, Aketxe, Susaeta, Munain, Ibai; Aduriz, Viguera eta Guillermo.