Athletic

Atzerriko altzora, berotasun bila

Erabiltzailearen aurpegia Iker Elorriaga 2014ko ira. 24a, 17:06

LFP

Vallekas da zuri-gorrien atzerriko magala, izan ere, azkenengo urteetan emaitza onak atera dituzte Madrileko zelaitak, batez ere pasadan urteko garaipena, Txapeldunen Ligako ateak ireki zituena. Horrez gain, beti izan dira ongietorriak Bilboko zaleak Vallekasen, tamalez, aurten astean zehar jokatzen denez, ez dira bilbotar ugari hurbilduko.

Partidua gaueko 20:00etan hasiko da norgehiagoka. Epailea Mario Melero Lopez izango da, bere lehen denboradia da izarren liga, beraz, Athletic arbitratze duen lehen aldia izango da malagako epailearentzako. Zelaian puntuak lortzeko behartuta dauden bi talde aurkeztuko dira. Athleticek garaipen bakarra du 4 norgehiagokan, Rayok, ostera, ez du oraindik gairaipenik lortu.

Paco Jemezen taldea ausarta da oso, azkenengo denboradietan ikusi dugun estilo berdinarekin. Erasotzea dute beti buruan, eta Bueno aurrelaria momentu goxoan egon arren, lau gol sartu ditu beste horrenbeste partidatan, atzekaldean arazo latzak dituzte. Hori da izan ere Rayoren ahulgune nagusiena, azkenengo partiduan, Villarrealen kontra, nahiz eta bi goleko abantaila eduki, lau eta bi galdu zuten.

Ernesto Valverdek, azkenengo jardunaldiko partidu txarra dela eta, aldaketak egingo ditu hasierako hamaikakoan. Min hartuta zeuden jokalariak berreskuratu ditu, eta denak egongo dira jokatzeko prest. Irabaztea oso garrantzitsua izango da, horregatik, pasadan urteko hamaikakoa berriz jokatuko duelakoan gaude. Herreraren postuan Beñat egongo da berriz ere, Unai Lopez gaztea etxean gelditu da eta.

Honek dira Txingurrik deitu dituen jokalariak: Iraizoz, Toquero, Laporte, Erik Moran, San Jose, Beñat, Iturraspe, De Marcos, Iago Herrerin, Susaeta, Iraola, X.Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Viguera, Guillermo eta Balenziaga.