Athletic

Euskal Derbya

Erabiltzailearen aurpegia Iker Elorriaga 2014ko ira. 27a, 13:51

Argazkia: http://www.athletic-club.net

Athleticek Eibarren kontra jokatuko du gau honetan San Mamesen. Nork pentsa zezakeen 6. jardunaldian zuri-gorriek jaitsiera postuetan egongo zirela, eta Eibar euskal talderik onena izango zela. Baina holakoa da futbola. Hala ere, derbyetan sailkapenek gutxietan daukate zer esanik, gogo gehien jartzen duenak eskuratzen bait ditu hiru puntuak.

Gaurkoan lehoiak dira behartuta heltzen direnak. Liga hasiera kaskarra izan da oso, bost partidutik bakarra irabaziz eta beste guztiak galduz. Valverdek ez du finaletaz hitz egin nahi, oraindik hobetzeko denbora asko dagoelako, baina egia esateko, gero eta denbora gutxiago gelditzen da joera aldaketa hori ikusteko, eta morala igotzeko etxean garaipena lortzea nahitaezkoa dirudi.

Baina aurrean ez da bigarren mailatik igotako kalitate eskaseko talde ahul bat egongo, inondik inora. Gorazarreak jasotzen dituzte Garitanoren mutilak, eta entrenatzaileak berak, doazen zelaira doazela. Beste urteetako bloke gogor hori mantentzen dute, beste jokalari onez osotua. Inolako konplexu barik hari dira ligako onenekin konpetitzen, kikildu barik, beraiek barnean daramaten futbola erakusten eta emaitza onak ateratzen.

Armeroen sutautsa bustitzeko jokalari guztiekin konta dezake Txingurrik. Ez dakigu zein izango den hasierako hamikakoa. Jokalari batzuk fisikoki goibel daude, eta asteartean BATEren kontrako partidu garrantzitsua jokatu behar dute Borisoven. Valverdek argi utzi zuen aurre denboraldian aldaketa aunitz egongo zirela aurtengo hamaikakoetan, eta jokalari guztiak jokatzeko aukerak izango zituztela.

Deialdian sartu diren jokalariak hauek dira: Iraizoz, Laporte, San Jose, Beñat, Iturraspe, De Marcos, Ibai, Iago Herrerín, Susaeta, Iraola, X.Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Viguera, Guillermo eta Balenziaga.